GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-23
Aro berriaren atarian

Bartzelonan izan dut ETAren erabakiaren berri, berri ezin hobea, gure komunikatuan esan dugun bezala. Bere aurrean, poza eta itxaropena adieraztearekin batera, erabakia hartu dute- nak zoriontzea dagokigula uste dut, arduraz eta erantzukizunez, inolaz ere erraza ez zen urratsa egin dutelako. Erakunde armatuaz gain, erabakirako baldintzak sortzeko beste askok, batez ere ezker abertzalearen barruan, egindako lana aitortzea justizia hutsezko betebeharra dela deritzot. Denak zoriontzen ditugu, geure zorionetik zoriondu ere.

Gaurko eguna aro berri baten ataria izan daiteke. Denoi dagokigu horrela izan dadin ahalegin guztia egitea. Denon ardura ez da, baina, bera, ez eta maila berekoa ere.

Lehen erantzuna eta erantzukizuna Estatuari dagokio. ETAren iragarkiak, bake eta normalizazio prozesuari ez ekiteko egon zitekeen argudioa bertan behera utzi du. Gobernuaren txanda da orain. Ez dagokigu, noski, Zapateroren agenda zehaztea; berak badaki, honezkero, zer egin behar duen; eta badauka, argi dagoenez, zer eta non egin. Urratsek, inolaz ere, garbiak izan beharko dute, sinesgarriak, eta konponbidearekiko inolako zalantzarik gabeko konpromisoa eta erabakia erakutsi behar dute.

Halere, Estatua gobernua baino gehiago da, eta beste indarrek ere (epaitegiek bereziki) erronkaren tamainako konpromisoa erakutsi beharko dute. Eta uste dut exekutiboak, behar izanez gero, baduela beste botereen jarduna, aldez edo moldez, egokitzeko adina ahalmen. Hori erakutsi digute orain arte euskal gatazka tenkatze aldera egindako ekimenek.

Iragartzen den aro berriak aukera berriak ematen dizkigu Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun indarroi, geure arteko indar metaketa azkartzeko eta elkarlana sustatzeko aukera eskeintzen digulako. Aukera eta erantzukizuna. Asko daukagu egiteko, eta asko daukagu eztabaidatzeko ere, eraiki beharreko ekintza batasunak oinarri estrategiko sendo- ak behar dituelako; adierazpenetan izan dezakegun bat egitea baino urrutirago doan bat egite estrategikoa.

Badugu, bai, zertan saiatu bihartik aurrera. Gaurkoan zilegi bekigu, halere, gaurko berri ona ospatzea.

German Kortabarria - ELA



Democratizacion
Quiero manifestar mi felicidad ante la noticia de ETA sobre la tregua. Espero que sea el inicio de ese proceso de democratización que tanto necesitamos y espero que todas las autoridades estén a la altura. Deseo que el pueblo vasco, como todos los pueblos, pueda manifestar sus intereses con total libertad y que sus necesidades sean atendidas con una mentalidad abierta y respetuosa con los sentimientos nacionalistas.

Soy catalana, no soy nacionalista, pero es mucha la indignación que siento cuando se pretende callar la voz de cualquier pueblo. Desde Barcelona, envío un gran abrazo y mi apoyo al pueblo vasco... Salud, paz y diálogo.

Que tinguem força per caminar i trobem allò que cerquem.

Isabel Terrones


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea