GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-29
Apirilaren 6an ikasleei kalera ateratzeko deia egin die IAk
Ikasle Abertzaleak taldeak aldarrikapenak kalera ateratzeko eguna finkatu du datorren apirilaren 6an, eta paroetara deitu du. Kalera ateratzeko hamaika arrazoi jarri ditu mahai gainean; euskaraz ikasteko eskubidetik, garraio duina izateko eskubideraino. IAren esanetan, euskal ikasleek bizi duten «zapalketa egoeraren» adibide garbiak dira guztiak.

DONOSTIA

Ikasle Abertzaleak taldeak atzo Donostian eskainitako prentsaurrekoan mahai gainean jarri zituen datorren apirilaren 6an protesta egiteko arrazoiak, eta hamaika direla nabarmendu zuen. «Euskal ikasleriari inposatzen zaizkion frantziar eta espainiar hezkuntza sistema arrotzek ez dituzte gure eskubideak errespetatzen», salatu zuen. Horiek hala, «gure eskubideen aldeko borrokan ez da etenaldirik izango», gaineratu zuen.

Kalera irteteko arrazoirik ez da falta Ikasle Abertzaleen ustean. Batetik, hezkuntzarako eskubidea aldarrikatu zuen, haren ustez, ikasle orok hezkuntzarako eskubidea duelako, inongo muga ekonomiko, administratibo, politiko edo sozialik gabe. Hizkuntza eskubideen arloan indar berezia jarri zuen. «Eskolak ez du euskalduntzen, ikasleen bi heren euskaldundu gabe irteten da eskolatik», esan zuen.

Bide beretik, Baxoa ezin dela euskaraz egin, Lanbide Heziketa ezin dela euskaraz ikasi, EHUn euskara plangintza serio aplikatu beharra dagoela eta UPNAk euskara plangintza duina behar duela nabarmendu zuen, besteren artean. Euskaraz ikasteko ezintasunaren erantzule dira, Ikasle Abertzaleen arabera, «UPNren dekretuak, Jaurlaritzaren interes falta eta Estatu frantsesaren ukapenak», eta horien aurka borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu zuen.

Gaur egungo hezkuntza sistemak lantzen dituen edukiak ere hizpide izan zituen IAk; Euskal Herriko edukirik ez dela jasotzen, ikastetxeak testuliburu eta argitaletxe arrotzez josiak daudela, Euskal Herriko historia ahantzia dagoela eta Curriculum propiorik ez dagoela salatu zuen alor horretan. «Estatu frantsesak eta espainolak homogeneizazioa dute helburu», azaldu zuen.

Euskal Herrian ikasteko eskubidea da IAk defendatu zuenetako beste bat. Ipar Euskal Herrian bizi den «egoera larria» nabarmendu zuen bereziki, goi mailako ikasketa gehienak Pauen, Bordelen edo Parisen egin behar baitira. Unibertsitatera sartzeko hautaprobak deuseztatzeko beharra ere agertu zuen.

Izan ere, eta Ikasle Abertzaleen iritziz, azterketa eta kalifikazioek ikasleriaren sailkapen bidegabea egiten dute eta, gainera, edukiak homogeneizatzeko bitarteko dira.

Hezkuntza laikoa eta gizonezko eta emakumezkoen arteko parekidetasuna bermatzen duena ere defendatzen du IAk. Horratx apirilaren 6an kalera ateratzeko agertu zuen beste arrazoietako bat.

Eta agertu zituen gehiago ere, eskubide demokratikoak tartean. «Adierazpen askatasuna sarri urratzen da, greba eskubidea aitortu behar zaigu, kanpus eta ikastetxeetatik atera behar dira indar polizialak eta segurtasun enpresak, eta kamerak ere kontrol sozialerako tresna dira», salatu zuen.



Ikas baldintza duinak izateko eskubidea
Ikas baldintza duinetan ikasteko eskubidea da IAk aldarrikatzen duen beste alor bat. Hartara, garraio arazoak konpondu behar direla nabarmendu du. Gainera, tasak, testuliburuen prezioak, fotokopienak eta ikasle pisuen kostua «jasanezinak» direla-eta, haiek samurtzeko bideak abiatzeko eskatu du. Beka politika zabalagoa exijitu du, bide beretik, eta hezkuntzaren doakotasuna «denon eskubide» dela aldarrikatu du. Praktikak baldintza duinetan egin behar direla ere esan du. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«ˇRusia!» ofrece un paseo por ochocientos ańos de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea