GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-29
- Pilota (Berezkoen Binakako finala)
Ezkurra: «Finalean aintzinetik hastea garrantzitsua da»
·Urruñarraren ustez, gibeletik hasita amaieran txapela lortzea zaila izango dute

BAIONA

Berezkoen Binakako Txapelketak bere finala izango du larunbatean 18.00etatik aurrera Angeluko trinkete berrian. Muskarditz-Etxeto izango dira alde batetik, eta Idiart-Ezkurra II.a, bestetik.

Norgehiagoka horrek sekulako ikusmina piztu du, azkenaldiko pilotaririk onenak bertan izango direlako. Final horrek, gainera, izango du beste bereizgarri bat; izan ere, orain arte jokatu diren bi txapelketarik garrantzitsuenetako txapeldunak, Etxeto eta Ezkurra II.a, izango baitira aurrez aurre.

Trinketeko eskupilota profesionalean lehiaketa asko izaten dira, baina lau dira garrantzitsuenak. Bakarkakoa, Binakakoa, Superprestigioa (hor banaka aritzen dira), eta Masterra, (hor binaka izaten dira). Bakarkakoa Ezkurra II.ak irabazi du, eta Superprestigioa, Etxetok.

Faboritoak Muskarditz eta Etxeto dira, eta hori badakiela onartu zuen Paxkal Ezkurrak: «Normala da, biko ikaragarria osatzen dute, eta finalera heldu aurretik garbi utzi dute zer nolako maila duten. Gu ere ahaldugun guztia egitera joango gara, eta ahal bada, irabaztera», esan zuen Urruñakoak.

Bakarkakoan sekulako sasoia erakutsi zuen, eta horrek txapela lortzeko balio izan zion. Orduko sasoari eusten diola onartu zuen: «Egia esan, Bakarkakoan oso gustura aritu nintzen, ez dut inongo arazorik, eta nuen sasoi horri eutsi egin diot. Hala ere, hemen ez naiz ni bakarrik ari, Idiart dut lagun, eta bera ere oso ongi ari da».

Bakarkako txapela irabazi berri du, baina horrek presiorik ez diola gehitu uste du: «Gauza bat da bakarka aritzea, eta bestea binaka, eta hemen horrela ari gara. Egia da bakarkakoa irabazita akaso jendeak arreta gehiago jarriko didala, baina horrek ez dit presioa gehitzen. Gu gure lana egitera joango gara, eta horretan aritu behar dugu, beste ezer pentsatu gabe», esan zuen.

Muskarditz ikaragarrizko kintze pila egiten ari da sakearekin. Finalerdietan 16 egin zituen, eta Ezkurra atzelaria denez, tentuz ibili beharko du: «Asko ari da sakatzen Muskarditz, eta garbi dago finalerdietan bezainbeste sartzen baditu, ez dugula zer eginik. Ni ahaleginduko naiz haiei erantzuten, uste baitut finalean ere boteak garrantzi handia izango duela».

Finala irabazteko zer egin behar duten ere badaki urruñarrak: «Garrantzitsuena aintzinetik hastea da. Hori lortzen badugu, urrats handia emango dugu. Etxeto aurretik jartzen bada, gero oso erraz aritzen da, konfiantza handia ematen dio horrek, eta guri oso zaila egingo zaigu. Etxeto atzetik hasten bada, ordea, erraz etsitzen duen horietakoa da, eta hori garrantzitsua izango dela uste dut».

Ezkurra da urteko pilotaririk erregularrena. Hark badaki hori, eta, horretarako, lana besterik ez duela egin esan du: «Hemen ez dago miraririk, hemen lana egin behar da, asko entrenatu eta saiatu. Horrela bakarrik heltzen dira emaitzak. Superprestigioan hirugarren izan nintzen, Bakarkakoan txapeldun, eta Binakakoan finalean naiz; gustura nago».



Muskarditz-Etxeto, orain arte onenak

BAIONA

Muskarditz eta Etxeto ziren Binakakoa hasi zenean irabazteko faboritoak, eta lehiaketak aurrera egin ahala, hori baieztatu dute, jokatutako bi partidak oso erraz irabazi baititzute. Bi neurketetan garaile ateratzeaz gain, haiei kintzeak egitea oso gaitza dela erakutsi dute, bi partidetan 25 bakarrik jaso baitituzte.

Lehen kanporaketan Aranburu-Maite 9 kintzetan utzi zituzten eta finalerdietan 16 kintze besterik ez zituzten egin Sorhuetek eta Biscoubyk. Eskarmentu handiko pilotariak dira Muskarditz eta Etxeto. Aurrelariak indarra izateaz gainera, teknika ere ikaragarria du, eta dena irabazi du berezkoetan, eta izan duen lesio larria bezain luzea izan ez balu, akaso gehiago ere irabaziko luke. Etxeto, aldiz, nerbioek jan egiten dute. Aitzinetik hasten ez bada, segituan etsitzen du, eta horrek ia orain arte ez dio garaipen garrantzitsurik lortzen utzi. Orain, aurtengo bigarren txapela jantzi nahi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea