GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-29
Iraketik ihes egin ezinik dago makina bat palestinar
Saddam Husseinen garaian ondo hartu zituzten Iraken, baina egoera aldatu denean han geratzerik ez daukate, eta ezin dute ihes egin. Horietako asko Irak eta Jordaniaren arteko mugan daude, basamortuan, egoera negargarrian. Saddam Hussein bere kargutik kendu zutenetik, gutxienez 55 palestinar hil dituzte herrialde arabiar okupatuan.

BAGDAD

Egoera jasanezinean daudela salatu dute palestinar iheslariek. Irakiar askorentzat eta egungo agintarientzat «susmagarri» dira. Handik alde egitea erabakitzen dutenek, Jordaniako mugaren ondoan geratu beharra izaten dute, Irak utzi ezinik.

«Benetako setioan bizi gara», esan du 50 urteko Abu Ahmadek, 1948an ­Israelgo Estatua eratu zenean­ Palestina utzi eta Irakera joan zenak. Ez dauka Bagdaden jarraitzerik, han ezer egiterik ez duelako, eta nahiago du basamortuan ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua. Ahalegin bera egin zuten astelehenean 89 familiak. Irakiar dokumentuak eskutan hartuta, Jordaniara sartzen ahalegindu ziren, alfer-alferrik. NBE Nazio Batuen Erakundeak uste du gaur egun Iraken 34.000 palestinar daudela, eta horietako 23.000 iheslari gisa ageri dira. NBEk salatu du horien guztien egoerak txarrera egin duela etengabe Husseinen Gobernua hankaz gora bota zutenetik.

Egoera negargarriagoa bihurtu zen Samarrako Urre-Koloreko Meskita suntsitu zutenean. Geroztik izan diren borroketan gutxienez 10 palestinar hil dituzte. Okupazioa hasi zenetik, 55 dira Iraken hil dituzten palestinarrak, Dalil al-Qassusek egin dituen kalkuluen arabera. Bagdadeko palestinarren ordezkari horrek esan du azken kasua gertatu berri dela. Bagdadeko ekialdean bizi zen palestinar ingeniari bat desagertu egin zen bere etxetik atera ostean. Biharamunean aurkitu zuten bere gorpua, buruan tiro bat zuela.

«Palestinar izateak erasoen jomuga bihurtzen zaitu. Etxetik irteterik ez daukagu, eta gure umeak iraindu eta jipoitu egiten dituzte kalean», esan du Abu Ahmedek.

Abu Arkanek 50 urte ditu. Haren iritziz, Poliziak berak ere beste edonor baino okerrago tratatzen ditu palestinarrak. «Bi hilabetean behin bizileku-baimena berritzera behartzen gaituzte; beste inorekin ez dute egiten hori ­adierazi du Arkanek­. Irakeko erlijio eta politika liskarretan ez dugu esku hartzen. Gure asmo bakarra irakiarrekin bakean bizitzea da». Kostatuko zaie, Bagdadeko auzo batzuetan idatziak banatu baitituzte, palestinarrak Saddamen aldekoak direla esanez.



Notables ausencias en la cumbre de Jartum

JARTUM

La Liga Arabe inauguró ayer en Jartum su XVIII Cumbre, centrada en las crisis en Irak, Darfur (Sudán) y en el conflicto palestino. La ausencia de casi la mitad de los jefes de Estado de este organismo reduce la posibilidad de que la cumbre adopte una postura concreta.

Entre los ausentes figuran el presidente de Irak, Yalal Talabani, y sus homólogos de Egipto, Hosni Mubarak, y Túnez, Zein el Abedin Bin Ali. Tampoco acuden los reyes de Arabia Saudí, Abdala bin Abdelaziz, y Marruecos, Mohamed VI.

El presidente argelino, Abdelaziz Buteflika, consideró que «los llamamientos de suspensión de la ayuda al pueblo palestino son una agresión a su derecho» a elegir a sus representantes.

Sobre Irak, varios dirigentes pidieron a los partidos iraquíes que respeten y trabajen por el éxito de la iniciativa de la organización panárabe para la reconciliación nacional.

Respecto a la crisis en Darfur, el secretario general de la Liga Arabe, Amro Musa, instó a que la comunidad internacional no envíe tropas a esta convulsionada región sin la aprobación del Gobierno sudanés.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea