GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-01
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
«Oso une berezian» datorrela jakitun, Udalbiltzak «prozesuari Euskal Herri osoan bultzada emateko» baliatu nahi du Aberri Eguna. «Euskal Herria nazioa, euskal herritarren eskubideen aldeko konpromiso sendoa» lelopean, bi hitzordu jarri ditu: eguerdian lehena, udaletxeen aurrean, eta arratsaldean bestea, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

DONOSTIA

Nazioaren eta eskubideen aldeko leloa hautatu du Udalbiltzak Aberri Egunerako ­apirilaren 16a­, eta bi hitzordu nagusitara eramango du: eguerdian, Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean elkarretaratzera deitu du; eta arratsaldean, 18.00etan, ekitaldi politikoa egingo du Iruñeko Anaitasunan.

Eguerdiko deialdiari dagokionez, joan den urtean egin ziren 11 ekitaldi bateratuak gainditu nahi ditu aurten nazio erakundeak. Eta kopuru hori handitzearren, egunotan harremanak lantzen ari da herrietan. Loren Arkotxak eman zuen horren berri, atzo, Donostian. «Aukera errealak ikusten ditugu [ekitaldi bateratuak gehiago izan daitezen] eta helburu hori lortzearren gure esku dagoen guztia egingo dugu», zehaztu zuen.

Udalbiltzako lehendakariak ­Dominique Duhalde, Amaia Iztueta, Peio Gascon, Zigor Txopitea, Battitte Ameztoi eta Markel Arizmendi hautetsiez lagun- duta eman zuen prentsaurrekoa­ gehiago ere esan zuen:«Udal hautetsien arteko harreman hauek Udalbiltzaren berrantolaketarako lagungarriak izan daitezke». Izan ere, nazio erakundeak berrantolaketa- ren aldeko apustua egin baitu, eta Aberri Eguna bera helburu hori lortzeko bidean «mugarria» izan daitekeela uste du.

Hain justu, Iruñeko ekitaldia horretarako duen «prestutasuna» islatzeko, Euskalduna Jauregian zehaztu printzipioen garapena egiteko eta «Udalbiltzak euskal herritarren eskubideen alde harturiko konpromisoa jakinarazteko» baliatuko du.

Aberri Eguneko goiz partean, Euskal Herriko ikurrak jarri eta bere izaeraren aldeko ekimenak antolatzeko deia egin zuen, «besteren artean, EHNAren tramitazioa eta naziotasun eskubidea errespetatzeko eskakizun ofiziala egitera».

Baina aurtengoa une garrantzitsuan datorrela kontuan hartuta, Aberri Eguna gatazka gainditzeko prozesuan «mugarria» izan daitekeela ere uste du Udalbiltzak, eta, horrenbestez, prozesu horri bultzada emateko erabili nahi du.

«Egoera berri» horren atzean «herri honek egindako lan eskerga» dagoela nabarmendu zuen Arkotxak.«Ereindakoa fruituak ematen ari da, eta guztion artean sortzen ari diren aukerak baliatzen asmatu behar dugu orain. Arduraz jokatzeko unea da, eta, ETA erakundeak egin duen bezala, beste eragileok ere maila ematen jakin behar dugu», gaineratu zuen.

Dena den, kezkarik ere agertu zuen, azken egunotan «lehia antzuak, oztopoak jartzeko borondatea eta prozesua desitxuratzeko nahiak» ikusten dituelako. Horien aurrean, honakoa bota zuen Arkotxak:«Euskal Herriaren eta euskal herritarren garaia da. Euskal Herriak ezin du ikusle soil baten funtzioa onartu, eta ez du prozesuaren ardura guztia elite politikoen esku utzi nahi. Horrega- tik, Euskal Herria egoera demokratiko batera eramateko prozesua sustatzeko deia egin nahi diogu udal hautetsi eta euskal herritar orori».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea