GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-12
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
«Euskal Herria datuen talaiatik» ikerlanaren edizio eguneratua aurkeztu zuten atzo Aztiker, Udalbiltza, Gaindegia eta Nazio Eztabaida Guneko kideek. Ziurtatu zutenez, liburuak «nazio baten argazkia» jartzen du ikusgai, eta, horiek hala, datu horiek erabiltzearen garrantzia nabarmendu zuten. Gizartea hori egitera gonbidatu zuten, gainera.

ANDOAIN

«Euskal Herria datuen talaiatik» azterlanaren edizio berritua aurkeztu zuten atzo Aztiker soziologia taldeko, Udalbiltzako, Gaindegiako eta Nazio eztabaida Guneko kideek. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ekitaldiak 80 eragiletik gora bildu zituen Euskal Herriko errealitatea islatzen duen ikerketa lanaren nondik norakoak aditzeko.

Udalbiltzako buru Loren Arkotxak ireki zuen ekitaldia, eta eskuartean zuen ikerlana liburu bat baino gehiago «nazio baten errealitatearen aurkezpena» zela ziurtatu zuen: «Orain arte Euskal Herria zer zen galdetzen zigutenean ez genekien ondo azaltzen, eta antropologiaz eta geografiaz baliatzen ginen, baina hori baino zerbait gehiago da».

Aztikerreko ikertzaileek azaldu zutenez, datu estatistikoak erabiliz «nazioaren argazkia» islatzen da liburuan, eta bertan hainbat berrikuntza topa daitezke. Esaterako, errealitatearen azterketa osotuagoa eskaintzeko ahalegina eginez familia- ri eta bizikidetzari eskaini diete ataletako bat, eta sektore ekonomikoan genero ikuspegiari ere tartea egin diote. Euskarari dagokion zatia ere nabarmen zabaldu dutela adierazi zuten egileek, eta udalerri bakoitzeko datuak ­guztira 685­ ere barneratzen ditu ikerlanak.

Horien bidez bi helburu erdietsi nahi izan dituzte: alde batetik, nazioko estatistikak sortzeko bidean beste pauso bat ematea; eta, bestetik, datu horiek euskal gizartean hedatzea.

Hala eta guztiz ere, liburua osatzeko bidean zailtasun ugarirekin topo egin dutela esan zuten. Besteren artean, estatistika ofizial zatikatuetatik abiatuz nazio estatistikak eskuratzeak lan ugari eman diela azaldu zuten. Adibide moduan, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako kasua aipatu zuten; Estatu frantsesaren eskutik lurraldetasun aitorpen ofizialik ez dutenez,datuak biltzeko prozesua herriz herri egin behar izan dute. Bigarren arazo nagusia Euskal Herria bi estaturen arabera sailkatua egoteak ekarri du.

Nazio eraikuntzarako pausoa

Nazio Garapenerako Biltzarreko kideek, berriz, ekimena ez dela «bakarrik albiste on bat» adierazi zuten. «Nazio eraikuntzarako bidean eman den pauso garrantzitsu bat dela ulertu behar dugu. Euskal Herriak etorkizuna izango du, baldin eta nazio bezala pentsatzen, jokatzen eta aritzen bada», argudiatu zuten.

Nazioa eraikitzeko ikerlan horrek eskaintzen dituen datuek eta bestelako tresnek duten garrantzia nabarmendu eta gizarteari horiek erabiltzeko gonbita egin zioten. «Gure esku dago tresna horiek garatu eta erabiltzea, norberak bere lan-eremuan landuz asko egin baitezake. Azken batean, herri estrategian aurrera egiteko tresna bat da», ziurtatu zuen.



Argazkitik filmerako bidea

ANDOAIN

Nazio Garapenerako Biltzarreko kideek, bestetik, «alegiazko Euskal Herritik datuen Euskal Herrirako» igarobide moduan deskribatu zuten liburua, eta barneratzen dituen datuak eragile eta norbanakoen eskuetan egoteak ekar ditzakeen onurak plazaratu zituzten: «Datuek indarra hartu behar dute, erabiliz Euskal Herria biziberritu egingo baita. Aldaketa kualitatiboa ekarriko du». Alde horretatik, ikerlanak dakarren erronka ikusarazten duen «argazkitik filmerako» igarobidea dela nabarmendu zuten, eta horretarako norberak dagokion esparruan datu horiek aplikatzea eta dibulgazio lana egitea ezinbestekoa dela ondorioztatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El PNV maniobra para cambiar la Ley de Suelo sin la aprobación de Ezker Batua
Iritzia
Maniobras difíciles de explicar
Ekonomia
La concentración de VW acaba a golpes
Jendartea
Nazio estatistiken bidez Euskal Herriaren osotasunezko argazkia aurkeztu dute
Mundua
Berlusconi se resiste a aceptar su derrotaante Prodi
Euskal Herria
ETA afirma que «la llave del proceso la tienen los agentes vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea