GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-13
Olerki bilduma, nobela eta itzulpena argitaratu ditu Maiatz elkarteak

BAIONA

Sarako Idazleen Biltzarra astelehenean izanen dela-eta, “Maiatz” literatur aldizkariak gertakaria baliatu du udaberriko uzta aurkezteko. Hiru liburu argitaratu ditu, hain zuzen ere, elkarteak.

Horien artean, Fred Fort ipuin kontalari eta olerkariak “Demo pour le dire” izenburua duen olerki bilduma kaleratu du. “Le Journal du Pays Basque” kazetan plazaratu dituen idatziak daude bilduak nagusiki. Frantsesez idatziak daude, baina Fred Fortek euskarara itzultzea nahi izan du.

«Olerki gehienetan euskal nortasuna da aipagai, eta bereziki gaurkotasunari lotuak diren gaiak agertzen dira. Idazle eta pertsona zenbaiti eskatu diet itzulpena egiteko. Nahitara herrialde ezberdinetakoak aukeratu ditut, euskalkiak izateko», argitu zuen idazleak.

Itxaro Bordarekin batera, Koldo Amestoi, Lucien Etxezaharreta, Anje Duhalde eta Kepa Akixo eskultorea izan dira itzultzaileak.

«Bestalde, nahitara demoen izena jarri dut izenburuan. Liburu hau haientzat propagandarako tresna bat izan zitekeela pentsatu dugu», gehitu zuen Fred Fortek.

Liburu salmenten irabaziak, izan ere, demoei emanen dizkiela aipatu zuten. Bigarren liburua Marikita Tambourin idazlearen “Abu ala ali” izeneko eleberria da. Eleberriaren istorioa Egipton girotu du Marikita Tambourinek, eta bertan, irakurleari bertara bidaiatzeko aukera ematen diola esan zuen. Maiatz elkarteak argitaratu duen azkeneko liburua Jean-Baptiste Orpustan Baionako unibertsitateko irakasle ohiak idatzitakoa da.

Laurehun bat orrialdeko idazlan hori Gustave Flaubert idazle frantsesaren “L’Education sentimentale” izeneko liburu nagusietarikoaren euskal itzulpena da. Liburuak Ipar EuskalHerriko euskal liburu-denda nagusietan salgai izanen dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevo apoyo de Idaho al proceso vasco
Euskal Herria
Otegi:«Nuestra prioridad es conformar la mesa de resolución»
Euskal Herria
Electos convocan otra celebración matinal en Iruñea
Mundua
El Ejecutivo de Prodi echará a andar a finales de mayo
Kultura
Valverde firma la historia y las ilustraciones de un libro que se editará en EEUU
Kirolak
El carácter Baskonia eleva su techo
Euskal Herria
El Legislativo de Idaho apoya un proceso hacia una paz duradera en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea