GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-18
Filipinetan 62 molusku espezie berri aurkitu dituzte

MADRID

Ikertzaile talde batek ezkatatutako 62 molusku espezie berriren aurkikuntza baieztatu zuen. Aurkikuntza itsas-biodibertsitatearen paradisuetako batean egin zuten, Filipinetako Panglao irlan, hain zuzen ere. Jose Templado ikertzaile espainolak aurkikuntzan parte hartu zuen. Pariseko Historia Naturalaren Museoak itsas hondarra ikertzeko aurrera eraman dituen kanpaina baten parte izan da Panglao irlako aurkikuntza.

Ikerlari taldeak egindako lanak 6 aste iraun zituen. Templadorekin batera beste 3 ikerlari egon ziren Panglao uhartean, eta denbora tarte horretan 410 gorroti espezieen ereduak aurkitu zituzten. Horietatik 62 aurretiaz aurkitu ez direnak direla ziurtatu zuten, eta, uste dutenaren arabera, litekeena da beste 50 bat ere berriak izatea.

Aurkitutako espezie berriek forma «harrigarriak eta bitxiak» dituztela ziurtatu zuen Templadok. Gainera, moluskuak euren ingurumenaren formetara bizirauteko egokitzen direla azaldu zuen.

Horrez gain, espezie berri horien koloreen gama oso zabala dela jakinarazi zuen. Izan ere, zenbait moluskuk tonu hotzak eta itzaliak dituzte, baina beste batzuk oso deigarriak dira .

Gainera, kolore biziak dituzten espezieek farmaziaren industriarako interesgarriak izan daitezkeen substantzia pozoitsuak dituztela konturatu dira. Azkenik, Templadok itsas-biodibertsitatea zona horretan pairatzen ari den mehatxua salatu zuen, eta moluskuen itsas maskorrak eta beste espezie batzuk neurririk gabe salerosten direla ere kritikatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea