GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-27
San Prudentzio jaiak Araban
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
·Ohiko ekimenak izango dira egunotan, hala nola, danborrada edo Armentiara joatea

Mugimenduzko egunak izango dira datozenak arabarrentzat. Gaur bertan, San Prudentzio omentzen hasiko dira, erretreta eta danborradarekin. Armentiako zelaietara mugiaraziko da bihar jaia, zaindariaren eguna dela-eta. Astelehenean, berriz, Estibalizko santutegira joango dira milaka lagun.

GASTEIZ

Gaurtik aurrera, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaiak ospatuko dituzte arabarrek. Eguneroko kontuak alde batera utzi, eta zaindariak omentzeko asmoz, urtero-urtero antolatzeko diren ekimenez gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Iragan asteartean Inma Saratxaga orkestra-zuzendariaren eskutik jaiak iragartzeko pregoia irakurri bazen ere, jaiak ez dira gaur arratsaldera arte hasiko. Ohikoa den moduan, erretreta Gasteizko udaletxeko balkoitik igaro ostean, Diputazioko jauregira bertaratuko da. Zain izango dituzte han tronpeta jotzaile eta atabaleroak. Hiriko gastronomia elkarteetan edota bakoitzak nahi duen tokian bapo afaldu ondoren, danborradaren ordua iritsikoa da. Baita parrandarako tartea ere.

Festa Armentiako zelaietara mugiaraziko da bihar. Bat egingo dute bertan gaupasa eginda igotzen direnek eta gorputza fresko-fresko dutenek. 11.00ak aldera, prozesioa egingo dute basilikaren kanpoko aldean, eta, ondoren, meza. Elizkizunak amaitutakoan, ohorezko aurreskua dantzatuko dute.

Ordu horretarako, milaka lagun izango dira Armentian. Batzuk Euskal Herriko nahiz bestelako tokietako produktuak saltzen dituzten postuetatik barrena, eta beste batzuk, berriz, San Prudentzioko jaia dela-eta, kalean jartzen diren txosnetan Aiarako txakolin freskoa eta talo goxoa dastatzen.

Dantza eta herri kirolak

Zelaietan, bitartean, Arabako dantzarien biltzarreko eta Armentia ikastolako dantzarien emanaldia ikusi ahal izango da. Hortik hurbil, herri kirolen erakustaldia izango da. Alegia, aurtengo Urrezko Aizkora Txapelketa eta harri jasotzaileak.

Arratsaldean, dantza egiteko aukera izango dute Armentian jarraitzen dutenek, Kresala musika taldearen eskutik. Gasteizen, berriz, haurren danborrada egingo da. Indarrak berreskuratzeko aukera izango dute arabarrek astelehenera bitartean, Estibalizko Andra Mariaren egunera arte, hain zuzen.



Aiara eta Oion ere jaietan murgilduta daude
M.B.

AIARA

Gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko dira jaiak Aiaran eta Oionen. Lehenengoaren kasuan, txupinazoaren jaurtiketa eta Luiaondoko txistularien emanaldiarekin hasiko dira Arespalditzako plazan. Dantza eta fanfarrea ikusi ostean, luntxa izango dute sindikatuko aretoan. Lisker musika taldeak amaitutzat emango du eguna.

Txistulari eta Izalde trikitien kalejirarekin abiatuko da ostirala. Ohiko meza eta ohorezko aurreskuaren ondotik, barraskilo dastaketari, kale antzerkiari eta umeen danborradari egingo diote tartea. Arratsalde partean, berriz, herri kiroletako lehiaketa ikusi ahal izango dute elizako arkupearen aurrealdera joaten direnek, eta, gau partean, gorputza mugitu ahal izango dute.

Oionen ere zaindaria omentzen dute urtero-urtero. Gasteizen bezala, gaur, erretreta eta danborrada nagusituko dira. Suzko-zezena ere bertako kaleetan barrena ibiliko da gaualdean.

Txarangarekin gozatu ostean, barraskiloak dastatzeko aukera izango dute bihar, eguerdi aldera. Musikak ere egitarauaren tarte garrantzitsua beteko du egunotan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea