GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-12
Japonia zaharra berpizteko hezkuntza lege berria
Martxan da, dagoeneko, Japonian Bigarren Mundu Gerraren ostean estatubatuarrek inposatu zuten Hezkuntza legearen erreforma. Gobernuaren asmoa eskoletan abertzaletasuna eta tradizioa aldarrikatzea da. Inguruko herrialdeetan hautsak harrotu ditu egitasmo horrek. Abertzaletasunak gora egin du Japonian eta harago joatea nahi duenik ere bada.

TOKYO

Hezkuntza Legearen aldaketa aztertuko duen batzordeak Tokioko Parlamentuaren oniritzia jaso du. Junichiro Koizumi lehen ministroaren alderdi eskuindarraren (PLD) eta Gobernuan kide duen Komeito Berriaren (budista) aldeko bozak jaso ditu proposamenak.

Gobernuak «tradizioarekiko errespetua» eta «abertzaletasunaren garrantzia» aldarrikatu nahi ditu, besteren artean, lege berrian. Aipatu kontzeptuok ez dira ageri egungo Hezkuntzaren Oinarrizko Legean.

Lege hori 1947an onartu zuten, Bigarren Mundu Gerrako porrotaren ostean, eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) Armadak Japonian zuzenean agintzen zuen garai hartan. Aitzitik, erreformaren zirriborroan abertzaletasuna «tradizioa eta kultura errespetatzen duen jarrera da, horiek mamitu dituen aberria maite duena, beste herriak errespetatzen dituena eta nazioartean bakea eta garapena bultzatzen dituena».

Hautsak harrotu

Lege asmo horrek hautsak harrotu ditu, bai Japonian eta bai inguruko herrialdeetan ere.

Kritikariak japoniar militarismoaren berpiztearen atarian geundekeen beldur dira.

Azken mende erdi honetan AEBen eraginpean bizi diren japoniarren artean abertzaletasunak gora egin du azken urteotan. Agian horrexegatik gero eta sarriago abiatzen da Koizumi lehen ministroa Yasukuniko santutegi sintoistara, gerran hildako milioika soldaduen artean 14 gerra kriminalen hilobiak biltzen dituen zentro erlijiosora. Japonian eraso inperialista jasan zuten txinatarrek eta korearrek gogor gaitzesten dituzte bisitok.

Koizumiren ondorengoa

Egungo Atzerri Arazoetako ministro Taro Aso dugu erreforma horren defendatzaile amorratuenetarikoa.

Are gehiago, Konstituzio «bakezalea» aldatzea nahi du Asok, Japoniatik kanpo gertatzen diren liskarretan parte hartzea ahalbidetuko lukeena.

Koizumik irailean Gobernuko ardura eta PLD alderdiaren presidentetza uzteko asmoa agertu du eta Aso da bera ordezkatzeko hautagai bat.

Badira harago joan nahi dutenak, «tradizionalistak». Defentsa Ministerioa eta egungo Autodefentsarako Indarrak ordezkatuko lituzkeen benetako armada exijitzen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea