GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-04
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Melillako hesia igarotzeko ahalegina egin zuten atzo hirurogei bat etorkinek. Horietako bat Estatu espainolak kontrolpean duen aldean hil zen, eta bestea Marokon. Bertsio ofizialak esan duenaren arabera, sei metroko altuera duen hesitik erortzean hil zen bat, baina beste iturriek ez dute baztertu tiroka hil izana.

MELILLA

Goizaldeko bostetan hasi zuten hesia igarotzeko ahalegina Sahara azpiko hirurogei bat lagunek. Berek prestatutako eskailerak erabili zituzten gero eta oztopo gehiago dituen eta gero eta garaiagoa den hesia gainditzeko.

Estatu espainolaren aldean, Guardia Zibila saiatu zen ahalegina zapuzten. Bertsio ofizialaren arabera, suzko armarik ez zuten erabili espainolek, istiluen kontrakoak baizik. Melilla inguratzen duen lehen hesia zeharkatzea lortu zuten bost lagunek, betiere Madrilek emandako informazioaren arabera: hildakoak, oso larri zegoela erietxera eramandakoak eta beste hiru lagunek.

Erakunde espainolek adierazi dute atzoko ahalegina ezin dela iazkoekin alderatu, askoz ere etorkin gehiagok esku hartzen baitzuten orduan. «Etsita etortzen dira eta edozein era erabiliko dute Espainiara iristeko», adierazi du Jose Fernandez Chacon Gobernu espainoleko Melillako ordezkariak.

Bigarren etorkina Marokoko Nador hiriko erietxeko bidean hil da, hesian jasandako zaurien eraginez. Marokoko MAP agentziaren arabera, zazpi lagun zauritu dira hesia igaro nahian, guztiak atzerritarrak.

Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeak Zapateroren Gobernuari egotzi dio etorkinen heriotza, eta atzo bertan elkarretaratzea egin zuen Madrileko Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. «Gobernuaren politikak, migrazioak saihestu beharrean, sufrimendu eta heriotza gehiago eragiten ditu. Afrikarekiko politika, Atzerritarren Legea eta mugetan hartu dituen neurriak zentzugabeak eta gizagabeak dira, errotik aldatu beharrekoak», salatu du taldeak.

Bestalde, zalantzan jarri dute etorkin bat hesitik erorita hil dela dioen bertsioa. Giusto Catania Europar Ezker Batua taldeko europarlamentariak eskatu du Parlamentuak berak ikertzeko Guardia Zibilak suzko armarik erabili ote duen etorkinen ahalegina zapuzteko. «Oso gertakizun larria dela iruditzen zaigu eta uste dugu Europako Parlamentuak presaz esku hartu behar duela Espainia eta Marokoren arteko mugan hildako gehiago izan ez dadin», adierazi du Parlamentuko osoko bilkuran.

Melillako hesian lehenago ere hil izan dira Afrikako egoera negargarritik ihesian iritsitako etorkinak. Iazko urriaren 6an gertatu zen azken tragedia: orduan bost pertsona hil ziren, hesia igaro aurretik.



Tragedia en el Atlántico

EL AAIUN

Un total de dieciocho cuerpos sin vida de inmigrantes de origen subsahariano fueron encontrados a primera hora de la mañana de ayer en la costa de Foum El Oued, cerca de El Aaiún, capital del Sáhara ocupado, tras hundirse la embarcación con la que trataban de alcanzar las costas de las islas Canarias, según la agencia oficial marroquí MAP. Los cadáveres fueron descubiertos hacia las seis de la mañana. Siete personas que consiguieron llegar a la orilla a nado ­dos guineanos, dos gambianos, dos ghaneses y un senegalés­ informaron de que formaban parte de un grupo de 37 personas. Buscan ahora a doce desaparecidos.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss