GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-04
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
·Batasunak Osalan kritikatu du, albistea «propaganda hutserako» erabiltzeagatik

Trapagaranen izandako istripu baten ondorioz, 41 urteko langile bat hil zen atzo elektrokutatuta. GARAren datuen arabera, gutxienez berrogei langile hil dira aurten lan istripuz. Azken heriotza dela-eta, Batasunak Osalan kritikatu zuen, gertaera «propaganda hutserako» erabiltzeagatik.

TRAPAGARAN

Sestaoko 41 urteko langile bat hil zen atzo Trapagarango Elgueroko industrialdean. Gasteizko Gobernuko Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, istripua 9.40 aldera gertatu zen Sten 2001 enpresan, E.L.C. langileak deskarga elektriko bat jaso eta koadro elektrikoa gainera erori zitzaionean.

Atzoko heriotzarekin, GARAren datuen arabera, gutxienez berrogei pertsona hil dira aurten lan istripuz. Azkenekoa, ekainaren 23an. Egun horretan 37 urteko F.L.V. Gazteluko baserri batean hil zen lanean ari zela. Zanga bat egiten ari zen indusmakinarekin, hura irauli eta kanpora salto egin zuenean makina gainera erori zitzaion.

Batasunak gogor salatu zuen Trapagaranen izandako istripua. «Gaur handikeriaz Osalanen inspekzio kanpainaren berri eman duten honetan, lotsagarria eta hipokrita iruditzen zaigu propaganda hutserako erabiltzea albiste hau», adierazi zuen, eta patronalak ez dituela beharrezko neurriak betetzen kritikatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss