GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-10
Ainize BUTRON
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Benetan magikoa eta surrealista izan zen «Oiherkoren Trajeria» ikusgarriaren emanaldia larunbata gauean Ahuzkin.Gau ilun eder batean, ilargiaren izpiak argitzen zituztelarik, mendi gainaren luro batean sartu ziren artista eta milako bat ikusle bi oren eta erdiz argiz beteriko ikusgarria preziatzeko. Mendiaren akustika baliatzeko hautua egin zutelarik, benetako anfiteatro naturala bilakatu zuten zulo hori.

Ahuzki mendi gainera igo, eta oren erdiko ibilaldia egin behar izan zuten herenegun “Oiherkoren trajeria” ikusi ahal izateko Zuberoara hurbildu ziren ikusleek. Ibilbidea zaildu arren, Hebendik taldeko artistek Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako ehunka herritar elkartzea lortu zuten. Eta, antzerki emanalditik kanpo, gunea bera ikusgarria izan zen larunbatagau horretan.

Ikusleak, arratsaldeko zazpietatik goiti mendi malda igotzen hasi zirelarik, Ahuzki mendi gailurrean, mendiz eta inoiz baino ilargi biziago batez inguraturik aurkitu ziren. Egia erran, nehork ez zekien zein ikusgarri mota izango zen larunbat gauekoa, baina, «hemen egitearekin jadanik pario handia» zela zioten batzuek. Askoren errespetu handia lortu zuten Hebendik taldeko artistek, eta ikusleen sentimendu hori areagotu zen ikuskizuna hasi zenean. Elektrizitate eta soinurik gabe, mendi kaskoko Luro ilun horretan sartuak, mendi malda ikuslez bete zen, eta pixkanaka, guztien harriduraren aurrean, ikuskizuna eraikitzen hasi zen. «Magikoa da!» zioten askok. Su-festak noiztenka magiko inpresio hori indartzera heldu zitzaielarik, bi ordu eta erdiz obrak tente atxiki zituen bertaratu ziren guztiak. Hogeita hamabost artistak mikrofonorik gabe egon ziren, eta argi gisa suak eta ilargiaren izpi ilunak lagun zituztelarik ikusleak.

“Oiherkoren trajerian” barnatu zituzten. Apaindura xume batzuetan murgilduak aktore eta dantzariek bat egin zuten naturarekin gau eder eta ilun horretan, eta, hain zuzen ere, naturak ematen dituen akustika erraztasunei esker, inolako arazorik gabe ulertarazi ziren. Bi zuhaitzen erdian, eta mendi malda txiki baten aurrean finkatua, Ahuzkiko luro hori benetako anfiteatro naturala bilakatu zen bi orenentzat, eta, pertsonaia eta argiak alde batetik bestera mugituz, espazio guztia baliatu zuten “Oiherkoren Trajeriaren” berri ikusleei emateko. Horretarako, musikarien doinuak izan zituzten lagun. Eta, ziurrenik, bat-batean gehienetan isiltasunean dagoen gune horren lasaitasuna hautsia izan zelako, ttirrittak, ikuskizunean parte hartzeko gogoa zutela adierazten aritu ziren ttirri eta ttirri etengabe eginez gau osoan.

Barrankesak eta Albaiztarrak, bi herri, bi kultura arrunt kontrakoak parez pare jarriak zituen Titika Rekalte idazleak. Lehen populuak, beltzez jantzirik, gaiztoak ordezkatzen zituen. Bigarrenak, aldiz, zuriz jantzirik, onak edo zintzoak ziren.

Pastoralean aurkitzen diren gaiztoak, bata bestearen aurka borrokan, abesti eta Satanen jauzien agerpena guztiz antzerki forma tradizionalean oinaritzen zuten. Baina, oinarri horietatik kanpo, guztiz obra futurista eta modernoa eskaini zuten bertan. Askotan errana zuten Hebendik taldekoek: «Tradizioan oinarrituz bertan dagoen modernitatea bilatzea da gure helburua». Larunbat gauean, izan ere, ikusleek duela milaka urte Euskal Herriko mendietan amesten ahal zen bizi mitikora itzultzen ari zirela pentsatzen hasi orduko, RAP musika doinuak edo su-festak zeuden hor, besteak beste, XXI. mendearen hasieran gaudela oroitarazteko.

Aktore, dantzari eta abeslarien jokatzeko erak goraipatzekoak dira ere. Kantuz, elez eta deklamatuz aritu ziren mendi ttonttor horretan eta umorearekin ikusleak parte hartzea lortu zuten.

Honela, bi oren eta erdiko ikusgarriaren ondoren, Barrankesak bertan ikusten ari ziren gehienen etsai bilakatu ziren, eta Albaiztarrak, berriz, adixkide hoberenak. Oiherko, berriz, guztiek zozo hutsatzat hartu zuten, eta gaizoa, bakarrik geratu zen bertan. Eta, guztien zorionarentzat, historia epiko guztietan on ikustera den bezala, zintzoek zuten gudu hori irabazi bukatzeko.

Baina, Titika Rekaltek zenbait aldaketa azaldu zituen ere bere historia epikoan. Horrelako formetan elizak garrantzia handia izaten badu ere, honetan, aingeruak aztiak bilakatu ziren, eta, apezkpikua ikusgarriaren pertsonaia trufakorrena izan zen.

Historiotik at, aktoreen lanak mirestsi zituzten ikusleek, eta zenbait abeslarien berezien emanaldiak. Eta, larunbat gauean Oiherkok benetako tragedia bizi izan bazuen ere, irriak ugariak izan ziren. Irailaren 9an, Arabako Izarraan, ikusten ahalko dira berriz ere Oiherkoren trajeriako artistak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno español y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss