GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-26
OLAZTIKO JAIAK
Txupinazo jendetsua eta giro ezin hobea

Eguerdiko hamabiak baino ordu eta laurden lehenago hasi ziren jaiak atzo Olaztin. Herri jaien aldekoa da Jon Susiaur, eta hark kontatu duenez, aurretik Gaztetxearen atarian txupinazorako bildu zirenek gosaria izan zuten eta aipatutako orduan, herriaren alde lanean diharduten bi taldeetako partaideek izan zuten “etxejua” edo suziria botatzeko aukera. Horietako bat Amaia izan zen; bere osasuna hobetzeko herritarrek egin duten lanari aipame- na egin zuen. Herritar horrek duela urte batzuk garun perlesia izan zuen, eta aurten Kubara joan beharra zeukan tratamendua hartzera. Gastua oso handia zen, baina herritarren artean dirua bildu ahal izan zutenez, dena ongi atera da. Bestea Sakana bizirik! plataformako partaideek bota zuten, Cementos Portlanen plantan errauste gunerik ez jartzeko egiten ari diren lana dela-eta. Txupinazoaren ondoren, txosna gunera joan ziren denak preso eta iheslarien aldeko brindisa egitera. Prestaturik zegoen Batukadaren ekitaldia bertan behera geratu zen, ezin izan baitzuten etorri. Dena den, txarangak lagundu zituen festazaleak. Ondotik, kirolari egin zioten tartea, txirrindulari apustuari eta futbito txapelketaren finalari, hain zuzen ere. Bazkarian bildu ziren denak.

Pobreen egitarau aberatsa

Antolatzaileek ez daukate dirulaguntzarik, eta, beraz, herritarren laguntzarekin prestatu ahal izan dute ekitaldietan aberatsa den egitaraua. Aipagarria da Gazte Topagunean ezagutu zituzten valentziar batzuen etorrera, paella lehiaketan partehartzera eta valentziar pilota ikuskizuna ematera. Gaueko kontzerturako gonbidatuak izan dira. Bestalde, ohiko manifestazio serioa egin beharrean, kalejira alai bihurtuko den Mani+festa antolatu dute. Urteroko ekintzak ere ez dira faltako. Parte hartzeko gonbita egin dute, ziur merezi duela! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss