GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-26
- Antiguako Ama
Harrobiko lanari etekina atera nahi dio Ondarroak

DONOSTIA

Pausoz pauso eta ideiak argi dituela ari da lanean Ondarroa Arraun Elkartea. Harrobia lantzearen aldekoa izan da talde bizkaitarra betidanik, eta lan horri aurten etekina atera diezaiokeela dirudi. Etxeko mutilez osatuta ­23 arraunlarietatik 21 bertakoak dira eta beste biak mutrikuarrak­, Antiguako Ama ontzia Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) lehen multzoko laugarren tokian dago sailkatuta, Traineruen Kluben Elkartera (TKE) igotzeko kanporaketatik oso gertu. Baina berek oinak lurrean izan nahi dituzte.

«Gu pozik gaude. Hor goian talde asko gaude, baina uste dut zer edo zer polita lortzeko modua badugula, beti harrotasunik gabe. Lehenengo sei zazpi sailkatuen artean diferentzia txikia da, guztiok ari gara gogor lanean eta oraindik ere estropada asko falta dira», azaldu zion GARAri Ricardo Beitiak, Ondarroako presidenteak.

TKEra igotzeko duten aukerei buruz galdetuta, Beitiak nahiago du pixkanaka-pixkanaka joan. «Oraindik goiz da halakorik esateko. Guk lanean jarraituko dugu, eta gero ikusiko da», adierazi zuen.

Hirugarren urtez jarraian taldea Gotzon Arrasatek zuzenduko du. Prestaketa lanaz gain arraunean ere egingo du ondarroar horrek.

«Parekotasun handia dago zortzi traineruen artean, eta egun bakar batean arin egin daiteke gora edo behera», esan zuen Arrasatek. Etxeko arraunlariekin aritzeak taldeari indar berezia ematen diola onartu zuen Ondarroako prestatzaileak: «Beti izaten da polita etxeko arraunlariekin hor goian egotea, eta aurrera begira ere jarraipena egon daitekeela ikusten da. Gure artean oso giro ona dago, eta garrantzitsuena hori da».

«Une honetan hankak lurrean eduki behar ditugu. Ikusi beharko da estropadaz estropada zelako maila ematen dugun, eta abuztu erdialdean ikusiko dugu zer lortzeko borrokatuko dugun», erantzun zuen TKEra igotzeko aukerei buruz galdetu genionean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss