GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-07-30
Lan istripuak eta mozkinak

O hikoa da, baina ez normala, maiz, oso maiz, hedabideetan lan istripuren baten berri irakurri eta entzutea. Urte honetako uztaila bukatu gabe 56 lagun hil dira beren lanpostuetan. Herenegun azken biak, bata Bilbon, igogailuko zulotik erorita, eta bestea Gasteizen, bihotzekoak jota. Joan den asteko ostiralean, berriz, Gasteizko Aranbizkarra auzoko gazte bat zauritu zen. Ez zen hil, koma egoeran dago ospitalean. Uztaila bukatu gabe, hil honetan zazpi langile hil dira istripuz... Datuak dira, datu hotzak askorentzat, eta badirudi mendian bizia galdu duenarena bezalako gertakariak izan direla. Areago, bada istripuaren kausa hura sufritu duenaren arduragabekerian bilatzen duenik. Jarrera hori larriagoa da botereguneetatik bultzatua denean. Izan ere, defentsarik onena erasoa dela dioen leloari eutsi eta ez dadila inor ausart enpresaburuen edo administrazioen izen ona zikintzen.

Enpresaburuek lanpostuak ematen dituzte, egia da, baina zalantza egiteko modukoa da lanpostu horiek baldintza egokiak betetzen dituzten. Estatistikak, mozorrotuta ere, kontrakoa adierazten du. Ez du oso leku onean uzten enpresaburuaren ustezko asmo altruista, alegia. Enpresaburuaren helburua lana sortzea dela egia erdia da. Baina merkatuak jainko maila hartu duen gizarte honetan saltzen jakin egin behar da, eta badakite, ondo jakin ere. Egia erdi horrekin esan nahi dute gizartearen ongizatea nahi dutela; hala ere, baieztapen horretatik atera daitekeen egia bakarra da beren ongizatea eta oparotasuna nahi dutela, haien helburu bakarra mozkinak direla. Sindikatuek hitzetik hortzera salatzen duten lan prekarietatea eta haren ondoriozko istripuk nekez izan baitaitezke ongizatearen adierazle.

Administrazioek, bestalde, beraiei ez dagokien arazoa balitz bezala jokatzen dute. Noizbehinka, berandu eta urri bada ere, lan istripuak gutxitzeko neurriren bat hartzen dute, oraingoz behintzat emaitza onik lortu gabe (datu buru-gogorrak berriro ere), baina inola ere ez enpresei erraztasunak emateko hartzen dituztenen pareko. Administrazioen begietan ere ez dira berdin enpresaburua eta langilea. Batzuetan dialektika horren aurreko bere ustezko neutraltasuna nabarmen, ozenki apurtzen da, Gasteizen larri zauritutako gaztearen alde elkartu ziren lagunengana Ertzaintza bidali ­eta horrek hiru lagun polizia-etxera eraman­ zutenean bezala. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss