GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-30
Italiako espioiek lau lagun bahitzen lagundu zioten CIAri
Italiako zerbitzu sekretuek eta AEBetakoek dituzten harremanen beste kapitulu baten berri izan dugu, orain hiru urte eta erdi Milanen amerikarrek bahitu zuten Abu Omar imanaren kasuaren ikerketari esker. Imana bahitzeaz gain, CIAko agenteek beste hiru pertsona eraman nahi zituzten leku ezezagunetara, betiko aitzakiarekin: «Terrorismoaren aurkako gerra».

ERROMA

SISMI Italiako zerbitzu sekretuek orain arte uste zena baino gehiago lagundu zioten CIA agentzia estatubatuarrari pertsona «susmagarriak» bahitzeko garaian. 2003ko otsailean Abu Omar imanaren bahiketan laguntzeaz gain, CIAkoek beraien espetxe sekretuetan eduki nahi zituzten beste hiru pertsonari buruzko informazioa eskatu zieten SISMIkoei, hiru horiek ere Italian harrapatu beharrekoak baitziren. Hori da behintzat Gustavo Pignero SISMIko lehen saileko zuzendari ohiak esan duena ­bera ere Omar kasuan akusatuta dago­.

“La Repubblica” egunkariak atzo eman zuen informazioaren arabera, Pignerok aditzera eman du italiar espioiek beste hiru pertsonen inguruko informazioa jaso zutela, nahiz eta SISMIko agenteek ez onartu estatubatuar espioien lan egiteko era. «Marco Manciniri ­garaiko SISMIko buruetako bat­ esan nion amerikarrek proiektu hau zeukatela eta pertsonen artean Milango gizon hau ­Omar imana­ ere bazegoela», esan omen zien Pignerok fiskalei hilaren 11n. Italiarrak Jeff Castelli CIAko buruaren bitartez izan zuen plan horren berri, baina ez era ofizialean. Bahitu beharrekoak Turinen, Napolin eta Vercellin bizi ziren. Beraz, epaileek erabaki behar dute kasu berri horiek ikertu ala ez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss