GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-30
«Euskal Herriaren etsaiekin gazteriak ez du kolaboratzen»
Dozenaka gazte independentistaren babesarekin emandako prentsaurrekoan, polizia indarrek kolaborazio proposamenak egin dizkietela salatu zuten atzo hiru gaztek. Horre- lakoen aurrean mezu argia helarazi nahi izan zuten, ordea: «Gazteriak ez du Euskal Herriaren etsaiekin kolaboratzen». Zapalkuntzaren bidea alboratzeko eskatu zieten estatuei.

DONOSTIA

Azken hilabeteetan, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruńeko hainbat gaztek polizia indar ezberdinengandik kolaborazio eskaerak jaso dituztela ja- kinarazi zuten atzo, Gipuzkoako hiriburuan egindako agerraldian. Horietako hiru bertan ziren:Breogan Fernandez, Ekaitz Ibero eta Mikel Ziaurriz, donostiarrak lehen biak eta iruindarra bestea. «Ez gara une zehatz bateko eraso baten jo-puntu», agertu zuten hiru gazteok, Iberoren ahotik.

«Kolaborazio eskaera hauek testuinguru errepresibo bortitz batean» gertatzen direla azaldu zuten idatzi batean, «gazte eta abertzale izatea delitu bilakatu dutenean. Aski zigortua den delitua». Haien arabera, horrek guztiak helburu zehatza dauka:«Gazteria kikiltzea, borrokatik aldentzea, herri honetako gazte indar independentista amaitzea eta beldurraren poderioz asimilazioan murgiltzea». Halako asmoen aurrean, baina, «gazte eta abertzale izatea ohorea» dela nabarmendu zuten.

«Kolaborazio eskaerak nahiz bestelako erasoak jasaten dituen gazte oro ez dago bakarrik. Gazte bati erasotzen dioten bakoitzean, kolektibo oso bat, herri bat ari dira kolpatzen. Gazteriaren eskubideak defendatzen eta halako erasoak geldi daitezen borrokan ari diren milaka gazte baikara Euskal herrian», adierazi zuten, eta, segidan, mezua igorri zieten aginta- ri batzuei:«Asimiliazio eta zapalkuntzaren bideak amaitu behar dituzte Zapaterok, Chiracek, Balzak eta Ibarretxek».

«Euskal Herria herri askea izatera igaro behar da. Horregatik, herri hau errespetatu egin behar da eta zapalkuntza tresneria guztiak desagertu egin behar dira», gehitu zuten.

Satur eta Jokin

Mikel Ziaurrizek hartu zuen hitza ondoren, bere esperientziaren berri emateko. Guardia Zibilak 2005eko martxoan atxilotu zuen. «Inkomunikatuta eduki ninduten azken bi egunetan egin zidaten kolaboratzeko eskaera. Zehazki, aske geratutakoan Satur eta Jokin izeneko bi pertsona etorriko zitzaizkidala esan zidaten. 2006ko urtarrilean askatu ninduten eta, martxoan, Iruńean, bi lagun hurbildu zitzaizkidan, Satur eta Jokin zirela esanez. Ahotsa entzundakoan, ohartu nintzen ni torturatu ninduten guardia zibil haietako bi zirela. Amarako [Donos- tia] autobus geltokian hitzordua jarri zidaten, baina ezetz esan nien. Eta salatu egin nuen. Geroztik, telefonoz deitzen didate, mehatxuka, pare bat aldiz topatu ditut Alde Zaharrean...».

Kolaborazio proposamenek eta gainerako errepresio moduek «helburu bakarra» dutela salatu zuen Julen Larrinagak, «estatuetatik inposatzen zaizkigun bizi-ereduak eta marko juridiko-politikoak babestea». Hori dela-eta, Askatasuneko ordezkariaren esanetan, gatazka konpontzeko «ezinbestekoa da hiru arazori irtenbidea ematea: militarizazioa, gutxieneko demokratikoak eta errepresaliatuen egoera. Euskal herritarron hitza eta erabakia egikaritzeko askatasuna behar da».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeńa»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss