GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-10
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Atzo arratsaldean C.E.A.Z. langilea hil zen zuhaitz bat gainera erorita. Langilea Lizartzako baso-enpresa baterako ari zen lanean, eta Araitz ibarreko Uztegi herribatzarrean izan zuen istripua. Bestalde, larunbatean Portugaleten izandako heriotza salatzeko udaletxean elkarretaratzea egin zuten ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASek.

IRUÑEA

Beste lan heriotza bat izan zen atzo Euskal Herrian; GARAren zenbaketaren arabera, urteko hirurogeigarrena, hain zuzen. Antza, C.E.A.Z. Donezteben bizi zen jatorri ekuadortarreko gizonari zuhaitz bat erori zitzaion gainera.

48 urteko gizona Uztegitik 1,5 kilometrora ari zen lanean pinuak botatzen istripua gertatu zenean; arratsaldeko bostak aldera, zehazki. Ikerketaren arabera, hala ere, heriotza eragin zion enborra moztuta zegoen, eta beste pinu baten gainean zegoen. Langileak Lizartzako Basalan-Arospide baso-enpresarako egiten zuen lan.

Bestealde, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek larunbatean Portugaleteko Nervacero enpresan izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Horien ustez, azken heriotza hori azpikontratazioak direla-eta gertatzen diren istripuen «sarraskian beste atal bat» besterik ez da. «Lan istripu gehiagorik ez» leloarekin sindikatuetako ordezkariek Portugaleteko udaletxe parean egin zuten elkarretaratzea azken heriotza «ekidin ahal zela» adierazteko. Hildako langileak, 46 urteko Javier U.Z.-k, Nervacerok azpikontratatuko beste enpresa baterako egiten zuen lan, eta istripua ekortzeko makina baten barruan presiopeko ureko pistola bat garbitzen ari zela gertatu zen. Langileak Servicios Siderurgicos Integrales S.L. azpikontratatutako enpresarako egiten zuen lan. ELAko Ezkerraldeko ordezkariak, Rogelio Caok, langilearen familiari dolumina adierazi zion, eta udaran «heriotza oporretara ez joatea» adierazi zuen. Haren hitzetan, azken heriotza «prekarietatearen eta azpikontratazioaren koktelaren» beste adibide bat da eta «batzuetan lan istripuak ahalbidetzen ditu horrek».

Inolako argibiderik gabe

Caok azaldutakoaren arabera, langile horrek normalean ez zuen lan egiten istripua gertatu zen makinan. Postu hori ezarri zioten, eta bere lana ongi egin ahal izateko litekeena dela ez ziotela inolako argibiderik eman azaldu zuen. «Sarraski» horretan badu zerikusirik ere Metaleko hitzarmenaren egoerak, hori orain hiru urte sinatu ez dutelako eta, besteren artean, enpresei diru asko ematen dien «azpikontratazioaren kontra borrokatzen delako». Nahiz eta soldata baxuagoak eta langileentzako istripu tasa altuagoak ere ekartzen dituen, gaineratu zuenez.

LABeko Lan Osasuneko arduradunak, Ibon Zubielak, istripuen zergatiak beti berak izan ohi direla adierazi zuen, eta horregatik enpresei prebentzio plan eraginkorrak egiteko eta horien erabilera kontrolatzeko eskatu zien, batez ere azpikontratazioetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss