GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-25
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Baionako ospitaleko langile batek adierazi du hiriko jaietan zortzi bortxaketa izan zirela; hau da, jakinarazi dituzten laurak baino gehiago izan zirela. Paueko Prefekturak, polizia iturriekin hitz egin ondoren, lau bortxaketa salaketa izan zirela adierazi du. Fiskaltzak ere salaketen kopurua baieztatu du, baina ez du bortxaketa gehiago izan daitezkeenik ezeztatu; izan ere, salaketak erasoa jasan eta hilabeteetara egin baitaitezke.

BAIONA

«Analisiak egin eta gero, zortzi bortxaketa baieztatu dira. Medikuek begiztatu dituzten emakumeak dira, eta baieztatutako bortxaketen deklarazioak ere egon dira», adierazi zuen atzo Baionako ospitaleko langile batek Euskadi Irratiak egindako elkarrizketan.

Baionako jaietan sexuarekin zerikusia duten erasoekin izaten diren informazio arazoak ere baieztatu zituzten ospitaleko langile horren hitzek: «Nire ustez, informatzaileek arazoa minimizatzen dute hedabideen aurrean, baina ospitaleko langileriarentzat zortzi bortxaketak egiaztatuak izan dira». Izan ere, Lapurdiko hiriburuko jaietan izaten diren bortxaketen berri izatea oso zaila izaten baita. 2005 urteko jaietan izan ziren bost bortxaketa salaketen berri hurrengo urteko jaiak bukatu ondoren eman zitzaion prentsari, hau da 2006ko abuztuaren 7an.

Baionako jaietan lau bortxaketa salaketa soilik izan zirela berretsi zuen atzo Paueko Prefekturak Baionako polizia etxean informazioa baieztatu ondoren. «Guk dakigunez, ez da beste salaketarik izan», adierazi zuten Prefekturako kideek. «Beraz, lau dira Baionako jaietan ezarritako bortxaketa salaketak, eta ez zortzi azken zurrumurruek dioten bezala», gehitu zuten Pirinio Atlantikoetako Departamenduko gobernu ordezkaritzako idazkaritzako kideek.

Lapurdiko hiriburuko Fiskaltzaren bulegoan salaketen kopurua baieztatu zuten, baina, bestalde, ez zituzten ospitaleko langilearen baieztapenak ezeztatu. «Ezin dugu ezeztatu beste bortxaketarik izan denik, zeren eta eraso dieten pertsonak hemendik hilabeteetara etortzen ahal dira salaketa ezartzera, baita urteetara ere», adierazi zuten Fiskaltzaren bulegoko kideek.

Zortzi bortxaketen berria Baionako ospitaleko langile batek zabaldu badu ere, erietxe horretako zuzendaritzak ez du inongo adierazpenik egin. Hiriko Herriko Etxean ere bortxaketa gehiagoren berririk ez dutela esan dute.

Abuztuaren 2an hasi eta 6an bukatu ziren jaietan izan diren sexu bortxaketen kopurua etengabe aldatu da bestak bukatu zirenetik. Jaien bukaeraren biharamunean bi bortxaketa izan zirela jakinarazi zuten, baina handik bi egunera kopurua hazi egin zen eta bostera igo zen. Egun horretatik bortxaketak bost baino gehiago izan zirelako zurrumurrua zabaldu zen hirian zehar. Baionako suprefet Pierre-Andre Durandek bortxaketa salaketak lau izan zirela esan zuen; izan ere, bosgarrena eraso sexuala izan arren, «ezin baitzen bortxaketatzat jo».

Salaketen kopurua aldatu ez bada ere, emakumeen aldeko elkarteek adierazten dutena argi gelditu da: bortxaketa asko ez dira salatzen.

Gero eta indarkeria handiagoa Baionako jaietan

Azken urteotan gero eta bortxakeria handiagoa ikusten da hiriko jaietan. Aurten, sexu erasoez gain, gizon gazte batek labankada bat jaso du. Baionako langileak adierazi zuen: «Orain erasoak askotarikoak, neurriz gainekoak eta askoz bortitzagoak dira». Horri aurre egiteko, ospitaleko langile eta medikuek eraso horiengatik interesa agertzen duten erakundeak informatzeko prozedura bat ezarriko dutela esan zuen elkarrizketatuak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss