GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-27
Bilboko Aste Nagusia
Marivi Bilbaori egokitu zaio bandera marroia
Aste Nagusian joera desegokia erakusten duenarentzat konpartsek urtero modu atseginean banatzen duten bandera marroia Marivi Bilbao pregoilariari eman zioten atzo. Aste Nagusiaren alde egindako lana aitortzeko banatzen den bandera urdina, aldiz, Kepa Freire sukaldariari eman zioten.

BILBO

Giro bikaina eta parte-hartze zabala. Horrela hitz egin behar da atzo konpartsetako kideek bizi izan zuten egunaz idazteko orduan. Ohitura denez, Areatzan prestatutako mahaietan egin zuten bazkaria. Betiko moduan, bat eginik baina nahastu gabe izan ziren bazkarian, denak batera, baina konpartsaka.

Bazkalondo luzeaz gozatu eta gero, Arriaga plazan prestatu zuten beharrezkoa zena konpartsen arteko herri kirolak jokatzeko. Oso giro bikainean abiatu ziren konpartsetako kideak, banderekin eta preso dauden konpartsetako kideen argazkiekin. Edatekoak erosketen orgetan sartuta zituzten batzuek, edota era sinpleago batzuetan beste batzuek. Bostak paseak ziren lehia hasi zenean.

Lehenago, urtero egiten den moduan, bezperan Ibaizabaleko uretan lehian izandako GARA bandera eman zieten Tintigorri konpartsako ordezkariei. Hala ere, eta konpartsa bi horien arteko kontuak direla-eta, Tintigorrikoek Hontzakoei eskaini zieten geroago ontziaren gainean irabazitako bandera zuria.

Era berean, ohitura denez, bandera marroia eta bandera urdina ere banatu zituzten. Irri maltzur moduan aurtengo pregoilari izan den Marivi Bilbaori eskaini zioten sari kritikoa, eta konpartsekin ez duela parte hartu nabarmendu zuten. «Datorren urtean berriro izango naiz zuekin», esan zuen Kepa Freire sukaldariak bandera urdinaren saria jaso zuenean.

Denbora gutxi zegoela-eta, lau proba besterik ez ziren izan atzo. Lokots bilketan, Hau Pittu Hau! konpartsak lortu zuen lehenengo postua eta bigarren Altxaporrue sailkatu zen. Altxaporrue, gainera, lehen sailkatu zen trontzan eta bigarren, berriz, Mekagüen. Txingetan Kaxkagorri izan zen garaile eta Altxaporrue bigarren. Soka-tiran Txori Barrotek erakutsi zuen maisutasuna eta ondoren Lehoiak. 18 konpartsek hartu zuten parte lehian, Txinbotarrak konpartsa berriak barne.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estado se confiesa parte beligerante
Jendartea
Un preso aparece ahorcado en la cárcel de Iruñea
Euskal Herria
De Juana pierde más de 14 kilos en 21 días de huelga
Kirolak
Estreno de «proyectos» en un derbi sin polémicas
Kirolak
Hondarribiari ez zaio garaipenak lortzen ahaztu
Euskal Herria
Los responsables de la guerra sucia no cumplen ni el 10% de las penas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss