GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-29
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
2006ko abuztuko Euskal Soziometroaren emaitzak ezagutarazi zituzten atzo, eta, horien arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gehiago dira erreferendum batean independentziaren alde bozkatuko luketenak kontra egingo luketenak baino. Gainera, biztanleen %63k uste dute aukera politiko guztiek posible izan beharko luketela.

GASTEIZ

Gaur egun independentziaren gaineko erreferenduma egingo balute, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %38k aukera horren aldeko boza emango lukete, eta %31k bakarrik bozkatuko lukete kontra. %13k ez lukete bozik emango, eta %19k ez diote galdera ho-rri erantzun Lakuako Gobernuko Lehendakaritzak egindako Euskal Soziometroan.

Atzo ezagutarazi zituzten maiatzean egindako inkestaren datuak, eta, horien arabera, azken hauteskundeetan EHAKri boza eman ziotenak dira independentziazaleenak ­%88k alde bozkatuko lukete­, eta atzetik Aralarri (%72), EAri (%65) eta EAJri eman ziotenak (%53). Ezker Batuko boto-emaileen artean ere, gehiago dira alde bozkatuko luketenak (%39), kontra egingo luketenak baino (%24), eta PSEko eta PPko boto-emaileen %13k eta %9k, hurrenez hurren, independentziaren aldeko jarrera agertu dute.

Aukera guztien zilegitasuna

Adierazgarria da, bestetik, adinaren arabera dauden ezberdintasunak. Izan ere, 18-29 eta 30-45 adin tarteetan, biztanleen %42k independentziaren alde bozkatuko lukete, aurkakoak baino hamabost puntu gehiago.

65 urte baino gehiagokoen artean, aldiz, independentziaren kontrakoak (%37) aldekoak (%28) baino gehiago dira.

Oro har, «Euskal Herriaren independentziaren gaineko» jarrera pertsonalaz galdetzean, itaundu dituztenen %32 ados daude aukera horrekin inolako baldintzarik gabe, eta %19 ados edo kontra egon litezke egoeraren arabera. Aurkako jarrera agertu dute %35ek.

«Zure ustez, gizarte demokratiko batean eta indarkeriarik gabe, aukera guztiek posible izan beharko lukete, inde- pendentziak barne?». Hori da soziometroak egiten duen beste galdera bat, eta baietz erantzun dute %63k. Ezezkoa, berriz, galdetutakoen %21ek eman dute. Galdera horretan ere, EHAK-ko boto-emaileek agertu dute baiezko jarrera argiena, %93k baietz erantzun baitu- te. Aipagarria da PSEri boza eman ziotenen artean, gehienak (%52) ados daudela aukera guztiak posible izatearekin.

Hainbat ordezkari politikok emaitza horiek aztertu zituzten eta EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak «ezinbesteko» jo zuen egungo esparru juridiko-politikoa aldatzea, «gizartearen ge- hiengo handi batek uste baitu bortizkeriarik gabeko agertoki batean aukera politiko guztiek, independentziak barne, bideragarriak izan behar dutela». Ezker Batuko Mikel Aranak, berriz, inkestak euskal gizartearen «heldutasuna» erakusten duela adierazi zuen.

Aranak, «hausnarketa» egiteko eskatu zien PSEri eta PPri eta «beldurrik gabe» jorra dezatela erabakitzeko eskubidearen gaineko eztabaida.



Ezker abertzaleak azken urteotako balioespen onena jaso du inkestan
I.B.

GASTEIZ

Soziometroak ez du Batasuna aipatzen galdekatuak «begikotasun politikoaren» arabera sailkatzean ­Legebiltzarrean ordezkatuta dauden taldeak bakarrik erabiltzen ditu horretarako­, bai- na alderdienganako «sinpatiaz» galdetzean, «Ezker Abertzaleko beste talde batzuk (HB, EH, Batasuna)» aipatzen ditu.

Alde horretatik, talde horiek inoizko balioespen onena eskuratu dute: 3 puntu. EHAK-k 3,1 puntu jaso ditu, kasu horretan ere inoizko emaitzarik onena. Balioespen onena EAJk lortu du, 4,9 punturekin, eta txarrena PPk, 2,1 punturekin.

Buruzagi politikoei dagokienez, Juan Jose Ibarretxe da handien estimatua: 5,3 puntu. EAJko boz-emaileen artean, Ibarretxek Imazek baino puntu gehiago lortu ditu ­7,4 lehendakariak eta 6,6 EBBko buruak­, eta besteren artean, EAri boza eman ziotenen artean Ibarretxek Begońa Erraztik baino puntu gehiago lortu ditu; 6,7 eta 5,9, hurrenez hurren.

Batasuneko mahaikide Arnaldo Otegik emaitzarik onena lortu du 1999tik, eta PPko buru Mariano Rajoy eta Maria San Gil dira zerrendako azkenak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss