GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-09-08
Inaxi Lazkano Labaka - Jaizkibel konpainiako kidea
Itsukeriak ala itxurakeriak?

Bada abesti bat gutxi gorabehera dioena: «herriari jaso diodana herriari itzultzen diot»; jaso duguna ezagutu, dastatu, hausnartu eta berriro inguruari itzuli. Horixe da hain zuzen eskatzen duguna: herriko ondare publikoa berriro herritarren esku jartzea. Alkate honek bere kargua utzi aurretik egiteko duen eginkizuna da. Ez dugu gutxiago espero.

Aurreko idatzian itxurakeria eta tranpa anitz aipatzen nituen eta inor ez gara salbu. Itxurakeriak egiten dakusagu instantzia askotatik. Itxurak egin eta zaintze horretan askotan urrutiegi joan da Jaizkibel konpainiakoen ibilbidea bera ere. Hasieratik beretik seguruenik. Alardean emakumeak parte hartzea gauzatu nahi zen, baina gehiegi aldatu gabe, «emakumeek parte hartzen badute, ez da jada alardea izango» zioen ideiari erantzunez bezala edo.

Honela, sarri askotan, gehiegitan, «betikoek» zer esango duten, zer onartuko luteken eta zer ez gehiegi pentsatu dugula deritzot. «Benetan ez diegula herriko ohitura eta tradizioei muzin egin nahi, intentziorik onenarekin ibili gabiltzala eta halere gaiztotzat jotzen gaituztela» kexu, harritu aurpegia, edo mezu askoko aurpegia jartzen dugu. Herriko jaiak bakean eta alaitasunean nahi ditugu eta bazter nahas-tailetzat, probokatzaile-tzat hartzen gaituztela- ko kexu. Jaizkibel konpainiak ausardia handia erabili zuen lehen urte haietan, kalera jaisteko, ga- larazia zen egun eta tokia hartzeko eta harrezkero zintzoen tokiaren bila bezala, batzuetan sentimendu kontrajarriak bizitzen dira. Edota dagokigun tokiaren bila, ibili gabiltza eta sarri askotan. Korapilo hauek gure hausnarketak soilik aska ditzake. Batere sobran ez dugun hausnar- ketak.

Bidasoaldeko emakumeek ez obeditzearen bideari heldu zioten, baina egun, gehiengoaren iritziari makurtuta bezala, politikari kaskarrekin luzapeneko jolas-molasean, makurtuta Barne Sailaren ebazpenen aurrean: Ertzaintzak ongi daki jaietan egiten den hori ez dela manifestazioa. Alardea ospatzen dela! Halere, manifestazio baimena eskarazten da. Zertarako nahi dugu hainbesteko tranpa eta kamuflaje estrategia? Tranpetan murgildurik instantzia guztiak. Oraindik okerragoa dena; urtez urte ertzainen eskutik eta bere mandatuen eta aholkuei jarraituz. Herriko elkar bizitza horiek bideratzea onartzen da eta horregatik, hain zuzen, aurten ez dute errekurrituko Barne Sailaren ebazpena, ez Jaizkibel konpainiak, ezta betikoen aldekoek ere. Nola egingo dute bada, bi muturretako arduradunek Ertzain buruekin adostasuna lortzeko lanean aritu badira? Elkarri-k lortu ez duena, Arartekoak bere aholkuekin bideratu ez duena, politikariek etekina ateratzeko luzapenetan bazterrera uzten duten arazoa. Eta begira! Aurten ere bakean igaro ahal izango ditugu herriko jaiak. Kezkagarria dena, azkenean, Ertzaintzari esker.

Emakumeok ez dugu jakin gure indarrak erabiliz autonomia bidea egiten eta agian ez delako erreza izan, baina jakin beharko genuke lehentxeago edo geroxeago gure ibilbide propioa egiteari heldu beharko diogula eta hori egindako bidea aintzat izanez: asmatu duguna eta hutsegiteak non egin ditugun aztertzetik soilik egin ahal izango dugu. Bidasoaldeko emakumeen protagonismoak behera egin du azken lauzpabost urteetan eta berriro hartu beharra daukagu gure bidea egiteko ardura, mila modutako menpekotasunetik irten eta gure neurriko proposamenak eginez. Emakumeen ahotsa ez da soberan, agian Ahotsak-en ereduak elkarlan eta negoziaketa eredu eta espirituak argi eginen digu.

Bukatzeko, uda garaia ez da ona gauzak bideratzeko eta hemengo jaiak, beti opor ondoren segidan direnez, horrek aurrez prestatzea eskatzen du. Halere, data hauek iristean halako ondoez eta urduritasun batek astintzen gaitu. Nola ez, kezkatzen gaituen seinale. Benetan emakumeon gustuko jaien antolaketa, espazio berrien irekitzea eta parte hartze handiagoa behar diren elementuak dira. Egungo jendarteak eskaera berriak formulatu behar ditu eta jaiak eta jaietan ondo pasatzeko moduak ere aldaketan daude eta aurrera begira jarrita pentsatzekoa da, haize berriak etorri ez dira etorriko, ekarri egin beharko ditugu. Emakumeen esna- tzearekin etorriko diren jai zoriontsuak dastatze- ko zoria laster izan nahi genuke. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss