GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-28
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Prozesu demokratikoa «blokeatuta» dagoela-eta, horri aurre egiteko indar metaketara deitu zuten atzo Bizkaiko ezkerrekoak eta abertzaleak diren hainbat lagunek. «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean larunbatean egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko dei ozena egin zuten agerraldian. Ezker abertzaleak lelo berarekin abiatuko duen dinamikan lehen urratsa egiteko hitzorduak Gasteizen, Donostian, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira.

BILBO

«Une oso zailak bizi ditugu, baina gure indar guztiak piztu behar ditugu prozesu demokratikoa blokeo egoeratik atera- tzeko», adierazi zuten atzo ezkerrekoak eta abertzaleak diren Bizkai osoko hainbat herritarrek egindako agerraldian.

Sonia Gonzalezek eta Jon Falok, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, idatzi bat irakurri zuten prentsaren aurrean. Helburu nagusitzat, funtsean, hauxe zuten: «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean larunbatean Bilbon izango den manifestaziora deitzea.

Bozeramaileek salatu zutenez, ETAk ekintza armatuak etengo zituela iragarri zuenetik sei hilabete pasatu direnean «egoera larria» da. Zapatero euskal herritarrek era askean erabakitzen dutena errespetatzeko prest dagoela esan du, eta PSEren eta Batasunaren arteko elkarrizketen argazkirik ere izan da harrezkero: «Baina, zoritxarrez, ekimenok ez dute jarraipenik izan».

«Konponbide demokratikoa lortzeko giltza den alderdien mahaia» osatzeke dagoela eta «PSOEren xantaia eta erasoak etengabeak direla» aipatu zuten: «Jarduera politikoaren eta publikoaren jazarpena ezagutzen ari gara, eta espetxe politika anker eta kriminala areagotu egin da».

Horren «ardura nagusia» PSOErena dela bai eta «haren eskutik» aritu den EAJrena ere salatu zuten, eta «prozesu demokratikoa blokeatuta» dagoela ohartarazi. Hain zuzen, egoera hori gainditzeko lanean ari da ezker abertzalea: «Euskal herritarron hitza eta erabakia aitortu eta errespetatzea da konponbidearen ardatza. Eta horri erantzungo dion prozesuaren alde egingo dugu».

Agerraldian, «Euskal Herriaren nazio aitortza, autodeterminazioa eta lurraldetasuna ardatz eta helburu izango dituen prozesuaren alde» agertu ziren. Kideek azaldu zutenez, hori lortzeko izango dira, larunbatean, «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelodun manifestazioak. Goiburu bereko dinamika bultzatu nahi dute datozen hilabeteotan Euskal Herri osoan, eta etzikoa horren abiapuntua litzateke. Dinamika, bestetik, lokala izango da, herriz herri eta auzoz auzo egin beharrekoa, eta betiere konponbide demokratikoari bultzada eman nahi dio. «Deialdi berezia egin nahi diegu ezker abertzaleko oinarri sozialei eta herritar guztiei une politikoaren garrantziaz jabetu eta denok batera prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko», esan zuten. Bilboko hitzordua 18.30ean izango da Jesusen Bihotzean; Donostiakoa, 18.00etan Bulebarrean; Gasteizkoa, Bilbao Plazan 19.00etan; Iruñekoa, Autobus Geltokian 17.30ean; eta Baionako Suprefeturan, berriz, eguerdian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss