GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 15-10-2006
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Mobilizatzeko premia nabarmendu nahi izan zuten atzo Durangon egin zen manifestazioan «egoera larria» dela gogorarazita. Beste behin erakundeei dei egin zien «makroproiektu inposatzailearen obrak» geldiarazteko eta gizartean eztabaida eta parte hartzean oinarritutako prozesu bat martxan jarri ez izana kritikatu zuten.

DURANGO

“Oraintxe da garaia. AHT Gelditu” leloa aukeratu zuten atzo Durangon egin zen manifestaziorako. Izan ere, antolatzaileek horixe nabarmendu nahi izan zuten, «mobilizazioaren premia». Pankartan eskualdeko ordezkariek hartu zuten tokia. Atzean, berriz, AHT gelditzeko eskearekin eskualdeko zein kanpotik etorritako jende andana zegoen, 1.500, antolatzaileek aditzera eman zutenez.

Eskualdeko AHT Gelditu Elkarlanak proiektuaren inguruan bizi den egoera larria salatu nahi izan zuen. «Azken asteetan eman diren ibilbideetako lizitazio berrien aurrean, zein Urbinan makroproiektu inposatzailearen obrak hastear daudenean, Abiadura Handiko Trena gelditzeko, bertan behera gelditzeko exijitu nahi diegu eskualdeko udaletxeei, Eusko Jaurlaritzari eta Sustapen Ministerio espainolari», adierazi zuten antolatzaileek amaieran irakurri zuten manifestuan.

Era berean, orain arte gizartean informazio, eztabaida eta parte hartzean oinarritutako prozesu bat martxan jarri ez izana kritikatu zuten, hori egin dezaten eskatzearekin batera.

Enkatera atera berri dituzten Arrasate-Elorrio eta Abadino-Durango ibilbideak ere ahotan hartu zituzten manifestariek eta horiek bertan behera uzteko garaia dela azaldu zuten. «Orain da garaia makroproiektu inposatzailearen aurka etengabe ekiteko. Kalera irteteko garaia da, borrokarako garaia».

«Mobilizatzeko deia»

Bide horretan, antolatzaileek aurrerantzean AHTren proiektua gaitzesteko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin zuten, «guztion lana eta parte-hartzea ezinbestekoa baita proiektu inposatzailea gelditzeko, Abiadura Handiko Trena gelditzeko», adierazi zuten amaitzeko.

Azken aldarriak Igor Elortza eta Eñaut Uruburuk egin zituzten, horretarako bertsoak bide hartuta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss