GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-07
Bere burua EANMtzat izatea leporatu dio EAJk ezker abertzaleari

BILBO

«ETAk betebehar politikoa izateari utzinahi izatea» leporatu zion atzo EAJkoeledun Iñigo Urkulluk talde armatuari. Horrekin batera, buruzagi jeltzaleak gaineratu zuen denbora aurrera doan heinean ezker abertzaleak ETAri «zaintzarik» behar ez duela argi uztea espero duela.

«Mundu horrek oraindik jaio zenean zuen gogoeta bat indarrean duela da gertatzen dena. Beren burua oraindik EuskalAskapen Nazionalereko Mugimendutzat (EANM) dute, eta hori da arazoa», adierazi zuen RadioEuskadiri eskainitako elkarrizketa batean.

«Ez dira ohartzen euskal gizarteak ez diola inoiz horrelako betebeharrik eman ETAri. Indarkeria erabiltzen duen erakunde bat bezala soilik ikusten du gizarteak ETA, nahiz eta berarekin bat datozenek jarduera hori politikoki justifikatu. Baina hori Batasunak soilik ordezkatzen duen ezker erradikalak baino ez du horrela ikusten», adierazi zuen Urkulluk.

Gauzak horrela, EAJko agintariak nabarmendu zuenez, «talde politiko bati dagokio konpromiso politikoaren lanari ekitea. ETAk ezin du inor ordezkatu».

«Zaila suerta daiteke 30 urtez indarkeria erabili eta gero ETAk ezer ez duela lortu ohartzea, baina hori da errealitatea eta ETAk ongi baino hobeto daki hori», gaineratu zuen Iñigo Urkulluk.

Jarrera aldaketa

«Espero dezagun denbora aurrera don heinean ezker erradikalak berak ETAri prozesuak zaintzeko beharrik ez dagoela ohartaraztea. ETAk ezin du xantaiak eta mehatxuak egiten jarraitu, eta beraz, politika egitearen ardura ezker erradikalari dagokio», erantsi zuen Iñigo Urkulluk.

Dena den,EBBko eledunaren arabera, «oraingoa euskal gizarteak 1975etik hona izan duen aukerarik onena da. Alderdi politikoek guztiok barneratzeko akordio bat egin behar dute. Horretarako, bai PSOEk bai PSEk zein Batasunak eta ezker erradikalakbadute zereginik».

Prozesu honetan, Urkulluren arabera, «EAJk beharrezko laguntzailearen lana egin behar du».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss