GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HOCKEYA 2006-11-07
- Izotz hockeya
Hormadiri berriro ere puntuek ihes egin diote
·Angeluarrak 3 eta 1 aurretik izan ziren, baina ez zuten emaitzari eusten asmatu

DONOSTIA

Denboraldi iluna egiten ari dira Hormadiko mutilak. Asteburu honetan ere ezin izan dute garaipenik eskuratu, eta sailkapeneko azkenaurreko postuan jarraituko dute.

Gorri-berdeek partida txar ugari egin dituzte denboraldi honetan, baina larunbatekoa ezin esan horrela izan zenik, euskaldunek partida itxurosoa jokatu baitzuten, eta markagailuan ere arretik izan ziren, bigarren zatiaren amaieran 3-1 erakusten baitzuen emaitzak. Azkenean, ordea, 3 eta 4 galdu zuten Morzineren aurka.

Lehen zatian etxekoek ez zuten golik egin, baina aukera ugari izan zituzten, eta kanpotarren atezaina izan zen lehen zatiko onena. Hala ere, inork ez zuen lortu markagailua mugitzerik, eta amaieran 0-0 zirela joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian, euskaldunak berdin atera ziren, baina lehen hogei minututan atearen aurrean zortea izan zuten, eta Lassalek bi minututan bi gol egin zituen. Hala, 2-0 aurreratu ziren euskaldunak. Kanpotarrek emaitza murriztea lortu zuten, baina bigarren atsedena hartzera joan aurretik, Rouselinek 3-1ekoa lortu zuen.

Bazirudien azkenean berriro ere La Barrera joan ziren 700 zaleek etxeko taldea irabazten ikusiko zutela, baina ez zen horrela izan. Bigarren zatian beldurrez kantxaratu ziren. Kanpotarrek hiru gol sartu eta markagailuari buelta eman zioten, eta garaipena eskuratu zuten.

Txuri Urdinek, irabazi

Euskal Herriko beste taldeak, Txuri Urdinek, 6 eta 3 irabazi zion Bartzelonari. Lehen zatia oso orekatua izan zen, eta talde bakoitzak gol bana egin zuen. Berdinketarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, kataluniarrak erasora atera ziren, eta lehen minutuetan gipuzkoarrak estu hartzeko gai ere izan ziren.

Donostiarrak, ordea, lasaitu egin ziren, eta beren jokoa egiten hasi ere bai. Horrekin batera golak ere heldu ziren bigarren zatian. 4-2 izan zen bigarren zati horretako partziala.

Hirugarren eta azkeneko zatian, Txuri Urdinek partida kontrolpean ukan zuen, eta beste gol bat ere egin zuen. Horrela, beraz, garaiena segurtatuta utzi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss