GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-09
«Bidaiak» izango dira aurtengo Durangoko Azokaren ardatz
Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azoka hurbiltzen doan heinean, Gerediaga Elkartea hasia da edukiak aurreratzen. Horrela, atzo aurkeztu zuen kartela eta gai nagusia. Lehenengoa lanpas baten irudia da eta bigarrenak «Bidaiak» gaia du ardatz. Gai horren inguruan hainbat kultur ekimen izango dira. Horien artean, «¡Gora vasco» filmaren estreinaldia dago.

DURANGO

Lanpas baten irudi batek aurkeztuko du abenduaren 6tik 10era Durangon egingo duten Euskal Liburu eta Disko Azoka. Egilea Miriam Peña durangarra da, Arte Ederretan lizentziaduna. Lanpasean «Ongi Etorri» letra handietan irakur daiteke. «Ideia sinplea da: etxe batera sartzean, lanpas bat ikusten da lehenengo eta behin. Gauza bera gertatuko da azokan. Bestalde, kartela bertikala izan beharrean, horizontala egin nahi izan dut», aipatu zuen egileak.

Azokaren gai nagusia «Bidaiak» izango da aurten, atzo Jon Irazabal zuzendariak aurreratu zuenez. Gaia ardatz hartuta, hainbat mahai-inguru eta hitzaldi izango dira. Tartean, euskal bidaiariekin izango den berriketaldia, euskal musikariek izandako birak azaltzeko egingo duten mahai-ingurua, eta, batez ere “¡Gora Vasco! (Milonga de temple y carretilla)” filmaren estreinaldia nabarmendu daitezke. Argentinan egin duten film-dokumentala da, Roberto Arizmendik zuzendua. Iaz 70 urte bete ziren Guillermo Larregi izeneko iruindarrak eskorga bat bultzatuz, oinez, Argentina zeharkatu zuela. Argentinan oso ezaguna egin zen El vasco de la carretilla ezizenez. Roberto Arizmendi zuzendariak eta bere anaia Cesar Arizmendi ekoizleak Durangon aurkeztuko dute film hori.

Bestetik, Pata Negra eta Karidadeko Benta taldeen kontzertua ere iragarri zuten Azokaren antolatzaileek. Aben- duren 7an izango da, Plateruena kafe antzokian.

Gerediaga Elkarteak, aurten lehen aldiz, Euskal Herrian zehar ekitaldi bereziak egingo ditu Azoka iragartzeko. Horien artean dago Gasteizen, azaroaren 23an Montehermoson egingo dutena. Bertan, “Euskal bideoklipak” izeneko mahai- ingurua egingo dute. 27an, berriz, Iruñean, “El vasco de la carretilla”ri buruzko hitzaldi bat botako du Txema Urrutia idazleak. Azkenik, 30ean, Donostian, euskarazko bidaia-liburuak gai hartuta, hainbat idazle eta editore arituko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss