GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-16
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ehunka lagun atera ziren kalera, kandela eskuetan, Amnistiaren aldeko Mugimenduak luzatutako deialdiarekin bat eginda. Espetxe politika «herri genozidioa egiteko, guda inposatzeko eta herri honen borrokari amaiera emateko» tresna moduan erabiltzen dutela kritikatu eta De Juanaren askatasuna exijitu zuten bildu ziren lagunek.

DONOSTIA

Lehenago gauaren iluntasuna argitzeko gure aitona-amonek erabiltzen zituzten kandelek distira sorrarazi zuten atzo Euskal Herriko auzo eta herrietan. Izan ere, ehunka euskal herritar, kandela eskuetan hartuta, Iñaki de Juanak eta oro har Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bizi duen egoera salatzeko xedez Euskal Herriko karriketara irten baitziren.

Amnistiaren aldeko Mugimenduak deitu zuen hitzorduetara «egoeraren larritasuna» dela-eta. Mugimendu horren aburuz, egungo espetxe politika «herri genozidioa egiteko, guda inposatzeko eta herri honen borrokari amaiera emateko» tresna da. Gogor kritikatu dute sakabanaketa eta heriotza espe- txe politikaren oinarriak direla.

Gatazkaren konponbidea erdiesteko prozesuaren barruan espetxe politikak azken hilabeteetan izandako bilakaera «sinesgaitzat» jo dute. Amnistiaren aldeko Mugimenduaren arabera, erabaki horiek «Euskal Herriaren errendiziorako prozesu baten logikan» kokatzen dira, «Euskal Herriaren hitza bahituz eta xantaia eginez».

Iñaki de Juana «hiltzen ari den PSOEri mezu ozen eta argia» helaraztearekin batera, PSOEk Euskal Herrian lortu ditu «aliatuei» ere «nahikoa» dela esateko parada izan zuen Amnistiaren aldeko Mugimenduak.

Euskal Herrian zehar egindako mobilizazio andanetan Iñaki De Juanaren egoera izan zuten hizpide.

Iñaki de Juanak gaur beteko du bigarren gose-greba mugagabeko 40. eguna, eta aurreko egunetan haren senide eta abokatuek jakinarazi zutenaren arabera, Madrilgo 12 de Octubre ospitalean dago, biluzik, oheari erabat lotuta, eta zunda nasogastriko baten bidez elikatzen dute.

Bere abokatu Alvaro Reizabalek info7 irratian adierazitakoaren arabera, De Juanak uneoro ditu elektrodoak jarrita, bihotzeko arazorik duen ikusteko. Bere abokatuak «oso larritzat» jo du presoaren egoera eta gogor gaitzetsi du ostegu-nean bere bisita eragotzi izana, haren aburuz, De Juanaren egoera isilarazi nahi dute-eta.

«Harritzekoa da nolako osotasuna duen, zein garbi dituen bere helburuak eta zein irmoa den bere erabakia», adierazi zuen Reizabalek; beste egu- nean, adibidez, medikuek jaten noiz hasiko den galdetuta, De Juanak Etxegaraten hasiko zela erantzun zien.

Dozenaka mobilizazio

Arrasaten 100 lagun irten ziren kalera kandelak eskuetan zituztela. Aretxabaletan 83 eta Elgoibarren, aldiz, 40. Ordizian 50 lagun izan ziren presoen aldeko elkarretaratzean, Zarautzen 16, Tolosan 70, Lazkaon 80, Ibarran 65, Soraluzen 80, Deban 50, Lezon 65, Azkoitian 60, Antzuolan 30, Mutrikun 78, Orion 30, Getarian 40, Bergaran 80 eta Donostian 380.

Nafarroan, aldiz, 69 lagun bildu ziren Lizarran, 20 Beran, Leitzan 40, Berriozarren 63, Tafallan 45, Zizurren 40, Barañainen 56 eta Iruñean 450.

Bizkaian, 120 izan ziren Bilbon, 13 Mundakan, 40 Ugaon eta Sopelan, Ortuellan 26,Algortan 110, Iurretan 58, Alonsotegin 40, Arrigorriagan 45, Durangon 220, Aulestin 40 eta Ermuan 35.

Amurrion 55 bildu ziren eta Gasteizen, aldiz, 730 herritar mobilizatu ziren. Bestetik, Askatasunak adierazi duenez, Igor Maiora eta Asier Peña gasteiztarrak aske gelditu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss