GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-16
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
·Habitat et humanisme elkarteak egoitza bat ezarri berri du Baionan

Estatu frantsesean arazoak dituzten pertsonei integratzen laguntzeko etxebizitzak merke eskaintzen dituen eta laguntza ematen duen Habitat et humanisme elkarteak egoitza bat ireki du Ipar Euskal Herrian. Etxeen jabeei dei egin diete egitasmoa aurrera atera ahal izateko.

BAIONA

Estatu frantsesean 1.300 etxe dituen eta 10.000 pertsona laguntzen dituen Habitat et humanisme elkarteak gabezia handiak dituen Ipar Euskal Herrian lanean hastea erabaki du eta egoitza bat ireki du Baionan. Elkartearen xedea beharra duen jendeari gizartean integratzen hasteko etxebizitza bat ematea da. Horretarako, etxebizitza egitura ezberdinak proposatzen dituzte beharren arabera.

Ipar Euskal Herrian ostatu baten moduan egituratuko litzatekeen eraikin bat eta etxe partekatu handi bat sortu nahi dituzte. Horregatik, etxeak zein lur eremuak dituzten jabeei deialdia egiten die elkarteak. Ostatu antzeko etxea eraikitzeko lur baten bila dabil elkartea, eta bestalde, etxe handi bat alokatu edo erosteko asmoa agertu du.

Laguntzaren beharra duen era guztietako jendea hartzen du kontuan elkarteak. Izan ere, arazo psikiatrikoak edo motoreak dituzten pertsonetatik hasita, lan prekarioak dituzten pertsonei ere gizartean integratzeko aukera ematen diete.

Gizarteratzeko bidean lehen pausoa etxebizitza beharrezkoa dela oinarri hartuta, pisuak zein gelak merke alokatzen dituzte epe luzerako. Hau da, larrialdi egoeratik irten ondoren bizitzeko toki baten bila dabiltzan pertsona eta familiei epe luzerako alokairua eskaintzen diete. Baina laguntza ez da horretan gelditzen, osasun laguntza eman eta jarraipena ere egiten baitu elkarteak. Elkarteko boluntario gehienek osasun eta gizarte arloan egiten dute lan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss