GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-17
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Euskaraz bizitzeko eskubidea izateko Euskal Herri osoan hizkuntza ofizialtzat joko duen legedi berri bat beharrezkoa dela aldarrikatu zuten 3.000 lagun baino gehiagok atzo Iruñean EHEk deitutako manifestazioan. Hizkuntza eskubideak Euskal Herriko prozesu politikoaren zati garrantzitsua direla nabarmendu zuten.

IRUÑEA

Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izan dadin aldarrikatzeko3.000 lagunetik gora bildu ziren atzo Iruñean egindako manifestazioan. Mobilizazioak autobus geltokian eman zituen lehen pausoak eta Gaztelu plazan amaitu zen.

EHEko kideek eraman zuten pankarta batek irekitzen zuen manifestazioa.Bertan, «Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat. Ofizialtasuna» leloa irakur zitekeen. Atzetik zihoazen pankartetan, besteakbeste, Lanbide Heziketa euskalduna eta NUPen euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen zuten. Azken hori Ikasle Abertzaleak taldearena zen eta, bide batez, Pedro Burillo errektorearen dimisioa eskatzen zuen.

Udalbiltzako eta Batasuneko ordezkariek ere ez zuten hutsik egin manifestazio horretan, eta babesa eskaini zieten elkarte euskaltzalearen eskariei.

Mobilizazioa hastear zegoela, tirabira izan zen Polizia espainolarekin eta Udaltzaingoarekin betebeharreko ibilbidea zela medio. Uniformatuek ez zuten manifestazioa hasten uzten, eta horrek «utzi bakean, alde hemendik» eta gisako oihuak eragin zituen.

Hizkuntza nazionala, «itota»

Manifestazioa abiatu zenean, «euskara, hizkuntza ofiziala», «Euskal Herrian euskaraz», «UPN euskararen etsaia» edo «euskararik gabe Euskal Herririk ez» motako oihuak entzun ahal izan ziren kaleetan.

«Egungo legedien armiarma sarean euskara itota dagoela eta normalizazioa lortzekoezintasuna begi-bistakoa da», salatu zuen EHEko kide Unai Larreategik Gaztelu plazakokioskoan egin zuten ekitaldian.

Gauzak horrela,«euskara prozesupolitikoaren erdi-erdian kokatu» behar dela nabarmendu zuen Larreategik «euskarak behar duen aldaketa politikoa EuskalHerriak behar duen aldaketari estuki lotzen zaiolako».

«EuskalHerri osoan eskubide guztiak bermatzeko prozesu baten barnean, hizkuntza eskubideak ezinbestez hartu behar dira kontuan. Gaurko eskubide urraketatik eskubideen bermera igarotzeko urratsa egin behar dugu», nabarmendu zuen EHEko eledunak.

Gauzakhorrela, egungo esparru juridiko-politikoa gainditu eta Euskal Herri osorako legedi berri baten aldeko apustua egiten du talde euskaltzaleak. «Ez garaNafarroan lege berri bat behar denik esaten ari. Lege berri hori EuskalHerri osorako egin behar da», argitu zuen Larreategik.

Eskubideak, oinarri

EHEren arabera, legedi berri horrek gutxieneko batzuk izan beharko ditu. Horrela, euskara berezko hizkuntza izendatu behar du eta Euskal Herri osoan ofiziala dela aldarrikatu. Horrekin batera, euskararen egoera ikusirik lehentasunezkohizkuntza izan behar dela diote EHEko kideek.

Horrela, euskaraeuskal herritar guztiek ezagutzea eta herritar guztien hizkuntza esku-bideak Euskal Herri osoan ai- tortzea bilatu behar du Euskal Herrian Euskaraz-ek eskatzen duen legedi berri horrek.

«Horixe da euskarak behar duen aldaketa eta jauzia. Gure hizkuntzaren galera prozesua gelditzetik haratago joan behar dugu. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatzeko aukera parez pare zabaltzeaz ari gara. Planteatzen ari garena, azken batean, herri honek bere hizkuntza normalizatzeko duen eskubidea gauzatzea da. Gaur bahituta dugu eskubide hori eta ezinbestekoa da Euskal Herriak euskararen etorkizuna erabakitzeko ahalmena izatea», gaineratu zuen Larreategik.

Gauzak horrela, euskaltzale guztiei benetako Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean jauzi kualitatibo honen partaide izateko deia egin zieten EHEko kideek.«Indarra badugu, sinesmena ere bai. Ilusio berriak piztu eta Euskal Herri osoko indarrak bilduz, bultzada berri bat emateko garaia da», gaineratu zuen EHEko ordezkariak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss