GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-19
Bere zigor eskaeran akatsak daudela onartu du fiskalak
·Biharko deialdiari babesa eman diote 18/98ko auzipetuak Casa de Campo-tik

Heldu den urtarrilera arte bertan behera geratu da 18/98 auziko epaiketa, fiskalaren perituek atzo bukatu baitzuten deklaratzen. Molinak inputazioetan akatsak egin zituela onartu eta zenbait akusazio legezkoak ez direla aitortu zuen. Auzipetuek biharko mobilizazio egunari babesa eman zioten.

GASTEIZ

Urte honetako azken saioa izan zen atzo 18/98 auziko epaiketan. Gizarte Segurantzako hiru teknikarik deklaratu zuten; Angel Ayues, Angel Rubio eta Julian Glovete lan-ikuslatzaileek, hain zuzen. Akusazioak deitutako gainerako perituekin ez bezala, zuresi baten babesik gabe erantzun zieten fiskalaren eta defentsaren galderei.

Edonola ere, atzoko saioan nabarmentzekoa izan zen fiskalak berak onartu zuela bere zigor eskaeren idatziak akatsak dituela, eta egiten dituen hainbat inputaziok ez dutela inolako legezko oinarririk.

Enrique Molinak bere idazkian hainbat «zerga-delitu» egozten die “Egin”eko arduradunei, ustez 1993 eta 1994 urteetan egindakoak. Baina iragan astean Ogasun arloko adituek nabarmendu zuten ezin zaiela halako deliturik leporatu, eta fiskalak hori onartu zuen atzo. Bere akatsa aitortu zuen. Gainera, 1998an Gizarte Segurantzari ustez zorretan utzitako diruagatik egindako inputazioa bertan behera utzi zuen.

Delitu horiengatik guztiengatik, hainbat urtetako kartzela zigorra eskatzen zuen Molinak zenbait auzipeturen aurka.

Bestalde, Euskal Herriari zor zaizkion baldintza demokratikoak aldarrikatzeko mobilizazio eguna izango da bihar, eta 18/98 auziko inputatuek babesa eman zioten atzo ekimen horri. Izan ere, Mikel Korta eta Teresa Toda auzipetuek adierazi zuten: «Betidanik esan dugu baldintza demokratikorik gabe, ezinezkoa dela inolako prozesurik abian jartzea, ez Euskal Herrian ez eta inon ere».

Alde horretatik, auzipetuek nabarmendu zuten beren kontrako epaiketa, gazte mugimenduaren kontrako epaiketa eta Auzitegi Nazional espainolean aurrez ikusita dauden gainerakoak «oinarri demokratikoen kontrako erasoak» direla. Berek ez dutela beren aldeko edo auzipeturik dauden taldeen aldeko elkartasun soila eskatzen esan zuten, baizik eta «guztien eskubide zibil eta politikoen aldeko elkartasuna eta babesa». Eta egoera horretan sartu zuten biharko deialdia. «Baldintza demokratikoak ez baitira pertsona edo erakundeek behar duten gauza bat, baizik eta Euskal Herriak behar duena agertoki demokratiko bat eraikitzeko», azaldu zuten.

Eskutitza Iñaki de Juanari

Biharko deialdiari atxikimendua eman ostean, auzipetuek elkartasuna helarazi zieten beste auzietan inputatuta dauden euskal herritarrei, baita euskal preso politikoei ere.

Horrekin batera, prozesatuek berek sinatutako eskutitz bat eman zioten atzo Alvaro Reizabali, Iñaki de Juanaren abokatua denari, gaur 43 egun gose-greban bete dituen euskal preso politikoari babesa eta elkartasuna adierazteko.



Acebes: «Lo de ‘Egunkaria’ tira diez años de trabajo a la papelera»
El secretario general del PP, Angel Acebes, arremetió ayer duramente contra la decisión del fiscal de la Audiencia Nacional Miguel Angel Carballo de solicitar el sobreseimiento del sumario abierto contra “Euskaldunon Egunkaria”, y afirmó, a este respecto, que «tira a la papelera más de diez años de trabajo muy serio en la lucha contra el terrorismo». «Diez años de trabajo muy duro, muy pormenorizado, eficaz y exigente, tirado a la papelera», señaló. En una rueda de prensa posterior a la reunión semanal de la dirección de su partido, Acebes censuró el cambio de criterio del fiscal, que atribuyó al Gobierno de Zapatero, y sostuvo que afecta «al núcleo fundamental y esencial de la lucha contra el terrorismo». «Estos diez años perdidos serán difícilmente irreversibles» valoró el líder del PP, y agregó que «será muy difícil que el Estado de Derecho se pueda recuperar». A su parecer, el nuevo criterio expuesto por Carballo «es una de las decisiones más graves, y relevantes que se podía haber tomado». «Por mantener abierto este proceso y por adoptar decisiones como la de “Egunkaria”, Zapatero va a tener que asumir graves y serias responsabilidades», amenazó Acebe. Afirmó también que el Ejecutivo español, «en lugar de poner fin al mal llamado proceso de paz y en lugar de mostrarse firme como exige la defensa del Estado de Derecho, lo mantiene abierto», lo cual «permite a ETA rearmarse, ser más desafiante y estar en una posición más fuerte y poderosa». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss