GARA > Idatzia > Non Zer

«Baserritik plazara" azoka programa antolatu dute Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilbao Bizkaia Kutxak bigarren urtez jarraian antolatu dute Bilbon «Baserritik plazara» azoka programa. Aurtengo 17 azoken berrikuntza nagusiak haurrentzako animazioa, eta prestakuntzari eta bidezko merkataritzari buruzko tailerrak izango dira. Guztira, 20-24 erakustokik eta saltokik, eta 18 ekoizlek hartuko dute parte «Baserritik plazara» kanpainaren barruan egingo diren 17 azoketan. Iaz bezala, Bizkaimendiren ardura da azoken kudeaketa, eta ondorioz, bere eginkizuna da produktuen kalitatea, bitartekoen egokitasuna eta ekintzen koordinazioa bermatzea. Programak baserriko produktuak hurbilarazi nahi dizkio jendeari, eta horrez gain, Bizkaiko lehen sektoreko kalitatezko nekazaritza-produktuak sustatzea eta euren kontsumoa bultzatzea du helburu. «Logikoa denez, lehen sektorea zenbat eta hobeto ezagutu, gero eta gehiago estimatuko da Bizkaiko nekazaritza ustiategietan egiten den lan garrantzitsua, horiek garapen-sistema jasangarri bati eta kontsumorako jarrera arduratsuei eusten ahalbidetzen dute-eta», adierazi dute antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo