GARA > Idatzia > Kirolak

PORTLAND

Juancho Perez: «Berdinketa gutxi izan bazen ere, ontzat ematen dugu"

Portland San Antonioko kapitain Juancho Perezek Valladoliden lortutako berdinketari buruzko balorazioa egin zuen atzo. «Bagenekien Valladolid Asobal Ligako kantxa zailenetariko bat zela. Zapore gazia geratu zaigu, bigarren zatian hobeto defendatuz gero, partida irabazi ahal izango genuelako. Baina taldeak dena eman zuen eta berdinketa gutxi izan bazen ere, ontzat ematen dugu», azaldu zuen. «Norgehiagoka oso ondo hasi genuen eta Kasper dena gelditzen ari zen. Baina Valladolidek bere jokoari eta abiadurari etekina ateratzen jakin zuen», erantsi zuen. Zupo Ekisoianen jokalariek Ligako lehen postuan jarraitzen dute, partidarik galdu gabe.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo