GARA > Idatzia > Kirolak

Munduko eski txapelketa

Denborarik onena egin arren, Kostelic arauak urratzeagatik kanporatu dute

Ivica Kostelic kroaziarra Areko Munduko Eski Txapelketako froga batean kanporatu zuten atzo, ekipazio arauak ez betetzeagatik. Kostelicek erraldoirako sailkatzeko frogan denborarik onena egin zuen, baina bere boten eta eskien artean baimendutako neurriak gainditzen zituelako kanporatu egin zuten. 2002. urtean slalomgo munduko txapeldun izandako kroaziarraren denbora baliogabetu ostean, Macedonia ordezkatzen duen Urs Imbodenena izan zen denborarik onena, Akira Sasaki eta Daibor Samsal eta Danko Marinelli kroaziarren aurretik.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo