GARA > Idatzia > Kirolak

Atletismoa

Isinbayevak Bubkaren 35 errekorrak gainditzeko prest dagoela esan du

Pertikako Munduko markarik onena duen Yelena Isinbayeva errusiarrak Bubkaren 35 errekorrak gainditzeko prest dagoela jakinarazi zuen atzo. «Nire lorpenen zerrendan munduko 20 errekor ageri dira jada. Konbentzitua nago Bubkaren 35 errekorrak gaindituko ditudala. Ez da ezinezkoa den zerbait, argi dago», adierazi zuen. Isinbayevak 4,93 metrotan jarri zuen errekorra pista estalian joan den larunbatean. Donetsk herriko mitinean marka egin zuen hori. Duela hamabi hilabete ere, leku berdinean, munduko marka gainditu zuen. Atari irekian, aldiz, errusiarraren marka onena -munduko onena, alegia- 5,01 metrokoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo