GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Liga Tau Baskonia Liga Femenina

Pamesa arriskutsuaren aurka astea borobildu nahi du talde gasteiztarrak Hondarribia-Irun practica una defensa maestra y gana en León

GARA | GASTEIZ

Hamaika buruhauste gainditu ondoren, Pamesa arriskutsuaren aurka borobildu nahi du astea Tau Baskoniak. Natzo Lezkanoren taldeak 12.30etatik aurrera neurtuko ditu indarrak Zurbanoko pabilioian Fotis Katsikarisek zuzendutako Valentziako taldearekin.

Aste gorabeheratsua baina uste baino hobea izan du Tau Baskoniak. Izan ere, Kopako atsekabea atzean utzi ondoren, Top 16a ezin hobeto hasi du talde gasteiztarrak, «Eliasen Eskua» beldurgarrian Maccabiri gailentzeko gai izan baita. Gainera, joko ona erakutsiz egin du.

Bestalde, Murtzia eta Fuenlabradaren aurka galdu ostean, bolada on bat hasteko asmoz da Baskonia. Dena den, Tel Avivetik itzulita, «nekatuta» daude gasteiztarrak Natxo Lezkanok esan duenez. Hori bai, behin behineko entrenatzailearen hitzetan «nekea ezin da aitzakia izan».

«Ez dugu ligako partida nahi beste prestatzeko aukera izan. Hala ere, hori ezin da aitzakia izan neurketari behar bezalako tentsioaz ez ekiteko. Taldeak kontzentratuta eta daukan guztia emanez jokatu beharko du irabazteko», esan zuen Lezkanok. Tauk taldea osorik du, Planinic izan ezik, eskuko lesioa osatzeko apur bat falta baitzaio.

Arriskutsua bezain irregularra

Valentziako Pamesa arriskutsua bezain irregularra da. Etxetik kanpo bederatzi partida jokatu eta bi besterik ez ditu irabazi. Horrez gain, oilategia harrotuta duela dator Turia ibaiko taldea Gasteizera, orain artean taldeko presidente izandako Juan Roigek dimititu egin baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo