GARA > Idatzia > Euskal Herria

Argindarraren eskaera energia berriztagarriekin bete daiteke

Hego Euskal Herrian egun dagoen argindarraren eskaera energia berriztagarriekin soilik bete daiteke. Hori adierazi zuten, atzo, ELAko eta Greenpeaceko arduradunek «Energia iraultza. Energia berriztagarrien ahala EAEn eta Nafarroan" liburuaren aurkezpenean. Eguzki energiarekin, haize energiarekin edota olatuekin produkzio handia lor daiteke, eta bai Lakuako bai Iruñeko gobernuei konpromisoak hartzeko eskatu diete.

Kepa PETRALANDA |

Energia politikak goitik behera alda dezaten eskatu die ELA sindikatuak Lakuako eta Iruñeko gobernuei, «energia eredu iraunkorra» lortzeko helburuarekin. Energia berriztagarriak garatzea ezinbestekoa litzateke plan berriak gauzatzeko, Jose Elorrieta buru duen sindikatuaren arabera.

ELA sindikatuaren eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren laguntzari esker, Greenpeacek argitaratutako ``Energia iraultza. Energia berriztagarrien ahala EAEn eta Nafarroan'' liburuaren aurkezpenean egin zituen adierazpen horiek Mikel Novalek, ELA sindikatuko Ikasketen arduradunak.

Comillasko Aita Santuaren Unibertsitateko Ikerketa Teknologikoetarako Institutuak Estatu espainolean argindarra sortzeko sistema baten bideragarritasunaren gaineko azterketa teknikoa prestatu du Greenpeace talde ekologikoarentzat, energia berriztagarriak ahalik eta gehiena erabiltzeko aukera oinarri hartuta. Datu horiekin, Hego Euskal Herrirako irakurketa egin du ondoren Greenpeacek.

Azterketaren arabera, egungo teknologiak aplikaturik, guztiz posiblea da energia berriztagarriak garatzea. Ez hori bakarrik, produkzio horretatik aterako zen energiarekin Hego Euskal Herrian egungo behar energetikoak beteko ziren, esan zutenez.

Datu horien gainean azterketa ekonomikoa aurkeztuko dute hemendik hilabetera, Greenpeaceko arduradun Juan Lopez Uralderen esanetan. Hala ere, Uraldek atzo adierazitakoaren arabera, energia berriztagarrien aplikazioaren kostu ekonomikoa guztiz lehiakorra da ohiko energien kostuarekin konparatuta.

ELAko Ingurumen Saileko arduradun Janire Dominguezek esan zuen: «Sistema energetikoaren egoera guztiz kezkagarria da. Erregai fosilen kontsumo erraldoia guztiz salagarria da, bai eta klima aldaketaren zergatia neurri handi batean. Erritmo horri jarraituz gero, naturaren mugak gaindituko ditugu».

Aukera «erreala eta bakarra»

Horri «kasu egin gabe» gobernuek eta energia enpresek «milioi askotako inbertsioak egiten dituzte», eta hori «guztiz salagarria da», Janire Dominguezen esanetan. «Aldaketa klimatikoari aurre egiteko dugun aukera bakarra eta erreala energia berriztagarrien alde egitea da», adierazi zuen sindikatuak.

Memento egokian agertu da azterketa hori, Lopez Uraldek esan zuenez; izan ere, 2020rako energia produkzioaren %20 energia berriztagarria izateko konpromisoa hartu behar du Europar Batasunak. Helburu hori betetzeko eskatu zion Greenpeace taldeak. Izan ere, aurkeztutako ikerketan agertzen den moduan, proiektaturik dagoen energia eskakizunarekin konparatuta, energia berriztagarrien potentziala askoz handiagoa baita.

Energia berriztagarriak «baztertzen» dituen diskurtsoak gaur egun ez du balio Greenpeaceren ustean. Atzo aurkeztutako dokumentua baliatuta, talde horrek nabarmendu zuen «errealitatean energia berriztagarriek potentzial handia» dutela Hego Euskal Herrian. Eguzki-energi termikoa eta fotovoltaikoa, haize energia, eguzki-tximinia eta olatuak lirateke Hego Euskal Herrian erabil daitezkeen energia berriztagarri nagusiak, azterketaren arabera.

Alde horretatik, energia berriztagarriekin eskaeraren %100 betetzea gaur egun teknikoki eta ekonomikoki posiblea eta desiragarria dela azaldu zuten. Eta ez bakarrik ingurumenari dagokionez, baizik eta gizarteari dagokionez ere. Izan ere, Estatu espainolean 200.000 lanpostu zuzen sortzen ari dira energia berriztagarriei lotuta.

% 20

Iruñeko eta Lakuako gobernuei politika sakonki aldatzeko eskatu diete Greenpeacek eta ELAk; izan ere, 2020rako energia produkzioaren %20 energia berriztagarriekin bete beharko da Europan.

Autosuficiente incluso sólo con energía termosolar o eólica

Hego Euskal Herria podría ser autosuficiente con energías renovables para toda su demanda de electricidad proyectada para 2050 -la proyección que se plantea es de 21,77 teravatios-hora (un teravatio equivale a mil millones de kilovatios) al año en la CAV y 5,9 teravatios-hora anuales en Nafarroa- «pero incluso podría hacerlo sólo con termosolar o con eólica terrestre». Así concluye la publicación presentada ayer.

Entre las energías renovables citaron, entre otras, las tecnologías solares termoeléctrica y fotovoltaica y las fuentes eólicas como las que más posibilidades presentan, de entre un ramillete del que destacaron a su vez las geotérmicas, hidráulicas y la biomasa. Mientras Lakua prevé entre sus objetivos para 2010 producir 0 megavatios de energía termosolar, de olas y de energía termoeléctrica, según las estimaciones publicadas en base al estudio de la Universidad Pontificia de Comillas sería posible producir 64.700 megavatios, 4.600 megavatios y 30 megavatios, respectivamente.

López Uralde también se refirió a la energía nuclear, defendida por algunos expertos como alternativa para frenar el cambio climático. «El modelo nuclear es inseguro por la posibilidad real de accidentes, genera gran cantidad de residuos radiactivos con los que no se sabe qué hacer y no tiene espacio material para su desarrollo por la escasez de reservas de uranio», detalló para añadir que «se trata de un modelo directamente vinculado con el armamento nuclear». Reclamó el cierre de Garoña porque «funciona en condiciones peligrosas y con una potencia pequeña, fácilmente sustituible por una planta termosolar». K.P.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo