GARA > Idatzia > Pilota

BINAKAKO TXAPELKETA

Finala Gasteizko Ogetan jokatuko dute azkenean

A.A. | DONOSTIA

Binakako Txapelketaren finala Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko dute datorren martxoaren 25ean. Jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da eta, ohikoa den moduan, hiru partida egongo dira. Modu horretan, esku-pilota profesionaleko final handiek Donostiako Atano III.enetik ihes egingo dute.

Prezioei dagokienez, hiru sarrera mota egongo dira Gasteizen gertatu ohi den moduan. Kantxako eserlekuak 110 euro kostako dira, albokoak 50 eta errebotekoak 30. Sarrerak erosteko www.asegarce.com eta www.aspepelota.com webguneetan egin daiteke erreserba edota 656799423 (Rafa) eta 661259009 (Eñaut) telefono zenbakietara deituta.

Txarteldegien ordutegia ere ezagutarazi zuten bi enpresek. Datorren martxoaren 22an, ostegunean, finaleko pilota aukeraketarekin batera irekiko dituzte leihatilak 12.00etatik 13.30era. Egun berean, Iruñean, Labriteko txarteldegian ere hartu ahal izango dira sarrerak 19.00etatik 20.00etara. Partidako egunean bertan, igandean, 12.30etik 13.30era eta 15.30etik aurrera irekiko dituzte Ogetako txarteldegiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo