GARA > Idatzia > Futbola

8/97

Genetsek burua altxatu ezinik jarraitzen du

GENETS 0
 
LES HERBIERS 1
 

Jon LEUNDA | ANGELU

Hormadik laugarren partida jarraian galdu zuen, eta igotzeko zituen aukerak ia agortu ditu. Bigarren jarri zen sailkapenean, lehen postutik bi puntutara, baina ordutik jokatu dituen partida guztiak galdu egin ditu.

Bolada onera itzultzeko partida ona zen, Les Herbiers sailkapeneko atzealdean baitzegoen. Gainera, asteartean Akitaniako Kopan Baionan irabazi egin zuten eta bazirudien berriro ere igoerako aukera horri heltzeko modua egingo zutela, baina ez zen horrela izan.

Hori-berdeek ez zuten partida ona egin, baina zelaian nagusi izan ziren. Izandako aukerak, ordea, ez zituzten aprobetxatu. Neurketa amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, kanpotarrek gola lortu zuten eta horri buelta emateko ia denborarik ez zegoen.

Avironek, berdindu

Avironek ere partida egokia zuen irabazi eta Rodezengana hurbiltzeko, baina zuri-urdinek 0-0 berdindu zuten Saint Georgesen zelaian, jaitsierako postuetan dabilen taldearen zelaian. Hala ere, lehen sailkatuak, Rodezek, berdindu egin zuen etxean, eta gauzak lehenean daude.

Dena dela, Avironek oso partida ona egin zuen, eta irabazteko adina aukera egin zituen, baina ez zuten asmatu, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Honako hauek jokatu zuten Avironen: Bouet, Betrand, Estrade, Degoul, Laporte, El Hajjam (Van de Bruwaenne), Bidegain, Lestage, J.Lalane, Boucena eta Sautie (Barsacq).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo