GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Avironek behar zuen garaipena lortu du, baina oraindik lanean jarraitu behar dute Pedrosa arrebata la pole a Rossi en el último momento

AVIRON 19

CASTRES 12

J.L. | BAIONA

Avironi irabazteak bakarrik balio zion atzoko norgehiagokan, orain ezin baita aurrean zein duen begira egon, eta horrela egin zuen. Orain, zulotik burua ateratzen hasteko moduan dira lapurtarrak.

Castres taldea Baionara garaipenaren bila etorri zen, asko baitzuten haiek ere jokoan. Ez dira espero bezain denboraldi ona egiten ari eta gauzak dauden moduan, nahikoa nahasi dira, jaitsierako postuak oso gertu dituzte.

Horrelakoetan joko ona ikustea oso zaila izaten da, galtzeko beldurra handia izaten baita, eta arriskurik ez da hartu nahi izaten. Gauzak horrela direnean, ostikoekin ongien dabilen taldeak irabazten du eta atzo ere horrela izan zen, Aviron hobeto ibili baitzen.

Baloiaren jabetza etxekoena zen, baina asko kostatzen zitzaien kanpotarren entseguko marra ingurura heltzea, eta bitartean ostikoei etekina ateratzen saiatu ziren.

Zuri-urdinen ahaleginak, ordea, ez ziren alferrik galdu, eta atsedenera heltzeko bi minutu besterik falta ez zirenean, Coetzeek lortu zuen Avironen, eta partida osoko, entsegu bakarra eta Dourthek transformatu egin zuen, hain justu.

Horrek indarra eman zien bigarren zatirako eta garaipenari ez zioten ihes egiten uzti. Berriro ere Dourtheren jokoa garrantzitsua izan zen, izan ere, lapurtarren jaurtitzaileak oso huts gutxi egin zituen eta horri esker lortu zuten garaipena. Hemendik aurrera ere, Aviron garaipenak pilatzen jarraitu beharrean dago datorren urtean maila nagusian jarraitu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo