GARA > Idatzia > Non Zer

AHTri buruzko hainbat ekitaldi antolatu dira Alegian

AHTri buruzko kanpaina hasita dago jadanik Alegian. Izan ere, 259 alegiarrek horrela eskatu baitute. Hau dela-eta, kanpaina bat martxan jarri dute. Horrela, bihar «AHT ez» gaia Iñaki Antiguedad eta Mikel Alvarez mintzatuko dira. Ostegunean, berriz, bideo proiekzioa prestatu dute eta herritar batzuen ekarpenari bidea emango diete. Azkenik, ostiralean, «AHT bai/ez» gaia mahai gainean jarriko dute Urdaxpal Alberdik eta Roberto Bermejok. Ekitaldi guztiak 20.00etan, hasiko dira Kultur Etxean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo