GARA > Idatzia > Euskal Herria

CADEk eta LABek AHT linea berria egitea ulergaitza dela salatu dute

RFF tren sareen kudeatzaileak tren kopuruak emendatzeari buruz emandako datuak guztiz puztu dituztela esateko datu gehiago daudela adierazi zuten atzo CADE ingurumena babesteko kolektiboak eta LAB sindikatuak. Gainera, apirilaren 14ko manifestaziora deitu zuten.

Ainize BUTRON |

CADE ingurumena babesteko elkarteen kolektiboak, LAB sindikatuarekin batera, berriz ere AHT tren linea berria eraikitzeko proiektua ulergaitza dela salatu zuten atzo; izan ere, apirilaren 14an Hendaian AHT proiektuaren aurkako manifestazioa izanen da.

Alde horretatik, RFF Estatu frantseseko burdinbide sarearen kudeatzaileak zabalduriko datuetan gezurra nabari dela aipatu zuten. Victor Pachon eta Jeronimo Prieto bertan zeuden, eta burdinbide berriaren proiektuarekin bat egin duten lekuko hautetsiak okertuta daudela esan zuten.

Berriz ere, Hendaia eta Bordele lotzen dituen tren lineak RFFk aipatzen duen tren emendatzea baino gehiago har dezakeela nabarmendu zuten. Alde horretatik, proiektuari buruzko Eztabaida Publikoan suitzar adituek esandakoa azaldu zuten. «Eztabaida publikoaren laburpena egiterakoan, RFFk suitzar adituek eman datuei ez die inolako garrantzirik eman, eta 2020ari begira izanen den tren kopurua emendatu du», erran zuen Jeronimo Prieto LAB sindikatuko kideak.

Eta, suitzar adituek esandakoa gogorarazi zuten: «Orokorrean, 2020ari begira aipatzen diren salgai trenen emendatzeak oso positiboak dira. Zuhurrago izan beharko lukete». Aurreikuspen onenetan ere, egungo lineak emendatzea bere gain hartzen ahal duela adierazi zutela nabarmendu zuen: «2020 urteari begira, berrikuntza lan txikiak eginez, RFFk aipatzen duen tren kopurua egungo lineatik pasatzen ahal da».

Aurreikuspenak behera

Suitzar adituek emandako bi datu horien garrantzia nabarmendu zuten, beraz, LABek eta CADEk. Baina, horiez gain, beste bi elementu agertu zirela erran zuten. Alde batetik, berriki SNCF tren sarearen Estatu frantseseko kudeatzaileak egindako adierazpenak aipatu zituzten. Guillaume Pepy egituraren zuzendari nagusiak tren linea berri horren eraikuntzak Paris zeharkatzeko arazo nagusi bat izanen duela adierazi zuen. Eta, zuzenean trenetan joanen diren kamioiek ezingo omen dute Orleansetik at joan. «Horrek RFFk aipaturiko salerosgai trena emendatzea bitan zatitzen du», argitu zuten CADEko eta LABeko kideek. Gainera, horrelakoak Eztabaida Publikoa bukatu eta gero erran izana salatu zuten.

Bestalde, lekuko hautetsi askoren usteak deuseztatu zituzten; izan ere, linea berria egiterakoan ez dutela tunelik eginen nabarmendu zuten. «Fisikoki pentsaezina da linea berria lurpetik pasatzea Uztaritzetik Senpere arte. Gainera, teknikoki bost kilometroko tunela egitea ezinezkoa da. Frantses legearen arabera, salerosgaien eta bidaiarien trenak ezin baitira gurutzatu neurri horretako tunel ba- tean», adierazi zuen Victor Pachonek. Bi ordezkarien ustez, argi da linea berria bidaiari trenak pasarazteko baliatuko dutela eta gehienak ez direla Ipar Euskal Herrian geratuko.

Contra «la imposición de los gobiernos"

AHT Gelditu! Elkarlana ha denunciado las últimas actuaciones tanto del Gobierno español como del Ejecutivo de Lakua sobre el Tren de Alta Velocidad, y ha subrayado «la prepotencia e imposición que muestra la Administración». A su vez, ha llamado a la ciudadanía a secundar las próximas protestas contra el macroproyecto, ya que entiende que «todavía estamos a tiempo de parar este sinsentido y de anteponer la legitimidad de la mayoría de este pueblo a este proyecto que pretenden imponer».

Como botón de muestra, el colectivo citó que el 29 de marzo el BOE publicó que la Administración española anulaba todo el proceso de expropiación del tramo ferroviario Legutiano-Eskoriatza, iniciado un año antes, y que volvía a reiniciar el proceso, al quedar en evidencia, según AHT Gelditu!, «el quebrantamiento legal».

También han criticado que hayan adjudicado a la empresa Adif la construcción del tramo Eskoriatza-Aramaio-Arrasate, máxime cuando otra localidad más, en este caso Alegia, ha rechazado mediante referéndum la implantación del TAV en Euskal Herria. Es por ello que AHT Gelditu! Elkarlana ha emplazado a la ciudadanía a que secunden las próximas movilizaciones. GARA

Tunela, ezinezkoa

Victor Pachon CADEko kideak adierazi zuen Uztaritzetik Senpere arteko tunela eraikitzea ezinezkoa dela. Estatu frantseseko legearen arabera, bost kilometro baino gehiagoko tunel batean ezin baitira salgaien eta bidaiarien trenak gurutzatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo