GARA > Idatzia > Hemeroteka

ALDAKETA. Javier Indurain Euskal Herria.

Herritartasun eskubidea

(...) Ia XXI. mendera arte itxaron behar izan dute beste lurralde batzuetan jaio eta gure artean bizi eta lan egiten dutenek ere, hain funtsezko eskubidea lortu ahal izateko, eta hori ere herrialde batzuetan beste batzuetan baino beranduago. Europako hainbat herrialdetan, hala nola Irlandan, Suedian, Danimarkan, Herbeheretan, atzerritarrek botoa emateko eskubidea izaten dute udal hauteskundeetan (...). Beste herrialde batzuetan ezta hori ere. Sufragio unibertsala gainditu gabeko irakasgaia da gure inguruko herrialde askotan.

Herritar guztien eskubide osoak, sufragioa unibertsalizatzeak, alegia, gaur egun gizarte jakin batekoa izateari atxikitako eskubidea izan behar du, edo bestela esanda, gizarte horren garapenean laguntzeari lotuta joan behar du. Jatorrizko nazioak ez luke inor eskubide horretatik baztertzeko arrazoi izan behar, sexuak, azalaren koloreak edota sinismenek ez duten bezala.

Gizarte bat ondo ibiltzeko funtsezkoa da bertako kideen integrazioa, eta ez bazterketa, eta horiei eskubide guztiak (hezkun- tza, osasuna, etxebizitza, politikan parte hartzea,...) eskuragarri jartzea. Edozein pertsonari eskubide horietako bakar bat ukatzea hori integratzeko aukera ukatzea da. Botoa emateko eskubideak, bozkatua edo hautagaia izatekoak, edota abstenitzekoak ez dute esan nahi berez bazterketarekin amaitu dela, baina funtsezko urratsa dira bazterketaren kontra.

Alabaina, immigrante deitzen diegun pertsonei eskubide politikoak ukatzen dizkiegu, baita beste eskubide asko ere; gizarteak eta erakunde sozialek, oro har, egoera hori guztia toleratu egiten dute. Zergatik? Bada, horregatik, immigranteak direlako. Immigrantetzat jotzen ditugulako, ez ditugu langiletzat hartzen, ez ditugu auzokide bezala ikusten, gizon eta emakume horiek ez ditugu lagun bezala ikusten, ez gara beraiekin poteatzera joaten, eta ez ditugu kidetzat onartzen borrokan.

Zein sindikatuk onartuko luke plantillako zati bakar bat kontratatuta edukitzea? Zein alderdik onartuko luke lege bat udalerri bateko herritarren zati ematen diona botoa emateko eskubidea? (...)

Bada, Atzerritarren Legea onartu, defendatu eta txalotu egiten dugu. Eta hala egiten dugu atzerritarrak, gizon zein emakumeak, ez ditugulako pertsonatzat hartzen, esku-langiletzat baizik, immigranteak dira, eta ez beste zer edo zer. Zer nolako gizartea ari gara eraikitzen? Integrazioarena,...? ezta inondik ere, bazterketarena baino. Gure gizartean apartheid asko daude, eta immigrazioarena da horietako bat. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo