GARA > Idatzia > Non Zer

Saharaz hegoaldeko Afrikaz jardunaldiak antolatu ditu Kooperazio taldeak

«Afrika, dena eman eta zer jaso?» lelopean, gaur hasiko dira Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko jardunaldiak Hernaniko Kooperazio taldeak antolatuta. Lau hitzaldi emango dituzte astean, eta zineforuma ere izango da. «In this world« filma ikusi ahal izango da. Hala, gaur hitzaldia egingo dute «Afrika nola dago gaur egun? Oraina eta etorkizuna ikusteko modu berriak. Ideia eta garai berriak» titulupean; Carlos Garcia Casak (Sur fundazioa) eta Jeanne Rolandek (Biltzen) hitz egingo dute. Bihar, asteazkena, munduko indar nagusiak eta Afrikako Batasuna aztertuko ditu Gerardo Gonzalezek (Mundo Negro). Datorren asteartean, Nerea Basterretxeak (Intermon-Oxfam) eta Jose Luis Carrascok (kooperantea) Saharaz hegoaldeko Afrikan zer kooperazio mota dagoen eta kooperanteek zer paper jokatu behar duten aztetuko dute. Azkenik, asteazkenean, hilak 25, Agustin Unzurrunzagak (SOS Arrazakeria) eta Abdulaye Gueyek (Caritas) «Afrikar komunitatea hemen» gariari buruz hitz egingo dute. Biteri kultur etxean izango dira 19.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo