GARA > Idatzia > Kultura

Berri Txarrak-ek Rise Against taldearekin batera bukatuko du bira Dublinen

DONOSTIA

Berri Txarrak-ek maiatzaren lehenean Dublinen emango dio amaiera nazioarteko bira luzeari, Rise Against talde estatubatuarrarekin batera. Ema- naldia Temple Bar Music Centerren izango da.

Hiruko euskaldunaren nazioarteko bira bi hilabetekoa izan da eta 30 kontzertutik gora eskaini ditu. Asian hasi zuen bira martxoan (Taiwanen eta Japonian); Alemania zeharkatu zuen gero (12 e-manaldi egin zituen, tartean Berlingo Move A- gainst G-8 jaialdia, apirilaren 20an) eta Irlanda igaro dute bukatzeko (Belfast, Derry, Dublin, Cork).

Hau ez du Rise Againstekin aritzen den lehen aldia, izan ere, Chicagoko laukoteak gonbidatuta, Europako bira osoa elkarrekin egin zuten iazko irailean, zazpi herrialdetan barna. Rise Against, egungo punk-rock talderik puntakoenetakoa da eta «The Sufferer&The Witness» disko berria aurkezten dihardu, The Bronx kaliforniarrekin batera. Maiatzaren lehenean, Berri Txarrak lotuko zaio bira horri, espreski gau bakarrerako.

Euskal taldeak, 2005eko urrian «Jaio.Musika.Hil» diskoa atera zuenetik, 130 kontzertutik gora eskaini ditu munduan barna. Hurrengo planen artean, bestalde, hauek aipa litezke: G-8aren aurkako beste jaialdi bat Kielen (Alemania, maiatzak 19); Parisen ekainaren 17an eta Bilbao Live Festival jaialdian, Red Hot Chilli Peppersen ondoan, ekainaren 21ean. Uda aurretik, Euskal Herrian, emanaldi bakarra eskainiko dute: maiatzaren 5ean, Getxon.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo