GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nafarroa Beherean 14 jendarme gehiago izanen direla salatzeko ekintza Garazin

GARA |

«Stop jandarma!» kolektiboak, joan den larunbatean, ekimen umoretsu baina argia egin zuen Donibane Garaziko karriketan eta Jendarmeriaren aitzinean. Ekintza horrekin Estatuak Nafarroa Beherera hamalau jendarme gehiago ekarriko dituela salatu nahi izan zuen kolektiboak.

Zerbitzu poliziala emendatzeak errepresioa areagotzea ekarriko duela salatu nahi izan du kolektiboak. Aldi berean azken asteetan bizi izan diren hainbat egoera ekarri dituzte gogora. ELB eta Leiako kideak jendarmeriara deituz, Irulegiko Gazte Eguna zaintzapean atxikiz, Irulegiko Irratiko langileen hatz markak hartuz eta Korrika Nafarroa Beheretik pasatu zenean prozedurak emanez argi utzi dute beren politika. Euskal gatazkaren konponbidean Estatu frantsesaren ekarpenaren erakusletzat jo du kolektiboak jendarme gehiago ekartzea.

Zerbitzu publiko gutxiago

Ipar Euskal Herriko barne aldean zerbitzu publikoak etengabe gutxitzen ari diren garai honetan, Estatu frantsesak indartzen duen zerbitzu bakarra jendarmeena dela salatu du «Stop jandarma!» kolektiboak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo