GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Lesakan jokatuko dute bigarren jardunaldia

J.L. | DONOSTIA

Nafarroako Launako bigarren jardunaldia Lesakan jokatuko dute bihar 16.30etatik aitzinera. Bertan, mutilak 310 kilotan, eta neskak, 260 kilotan izango dira.

Mutiletan, honako talde hauek hartuko dute parte: Beti Gazte, Amaiur A, Amaiur B, Amaiur C, Berriozar eta BKE. Lehen jardunaldian Beti Gazte izan zen nagusi, eta jardunaldi horretarako ere beraiek izango dira faborito.

Nesketan, berriz, honako hauek arituko dira lehian: Burlata, Beti Gazte A, Beti Gazte B, Beti gazte C eta Sakana. Lehen jardunaldian Burlata eta Beti Gazte C berdinduta geratu ziren lehen postuan, eta asteburu honetako saioa estua iragartzen da, bi talde horiek ematen baitute direla indartsuenak.

Bestetik, datorren asteburuan abiatuko da Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketa. Aurten Nuarberen hutsunea oso nabarmena izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo