GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Marey auzia» berriz epaitzeko erabakia bete behar dela esan du PSOEk

GARA |

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Tribunalak «Marey auzia»ri buruz hartutako erabakia «errespetatu» egiten duela adierazi zuen atzo Diego Lopez Garridok, PSOEk Madrilgo Kongresuan duen bozeramaileak.

Bere esanetan, «epaitegi batek dioen edozein gauza errespetagarria da». Horrekin batera, ebazpen judizialak «bete egin behar direla» ere esan zuen. Adierazpen horiekin, «Marey auzia»- ren epaiketa berriz egiteko atea zabaldu zuen Lopez Garridok, Estrasburgoko epaiaren eragina ar- gi ez dagoen arren.

Estrasburgok Rafael Verak, Estatu espainoleko Segurtasun Idazkaria izandakoak, bere kontrako epaiaren ostean Baltasar Garzon epaileak egindako ikerketaren harira «inpartzialtasun faltagatik» ipinitako bi helegi- teak onartu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo