GARA > Idatzia > Errugbia

Emakumezkoen Lehen Maila

ASB taldeak igoera fasea jokatuko du

SALON 7

ASB 12

J.L. | BAIONA

ASB Baionako taldeak Elite Ligarako igoera fasea jokatuko du eta matematikoki bere multzoko txapela ere eskuratu du, nahiz eta lehen fasea amaitzeko jardunaldi bat geratzen den. Elite Liga da gaur egun Ingalaterrako Ligarekin batera, Europan dagoen ligarik indartsuena eta orain arte ez da inoiz euskal talde bat maila horretan egon, baina heldu den urtean bat izateko aukera asko izango dira.

Atzo garaipena lortzeko, euskaldunek sufritu egin behar izan zuten. Atsedenera 7-5 gibeletik joan ziren, nahiz eta Aurorak lortutako entseguak aitzinetik jarri zituen. Gero, etxekoek transformatutako entsegu bat egin zuten, eta aurretik jarri ziren.

Bigarren zatian, berde-moreak garaipenaren bila atera ziren eta Rodriguezek egin zuen euskaldunen entsegua. Aldi horretan Bermejok ez zuen hutsik egin transformazioarekin, eta garaipena segurtatu zuten.

SALON

7

ASB

12

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo